
Ekainean zendu zen Bitor Uriarte Anasagastiren omenezko ekitaldi hunkigarrian bildu dira gaur Bermeoko udaletxean. Bermeok bere ibilbidea eta herriari egindako ekarpena aitortu dizkio, Bermeoko Udalaren Urrezko Domina emanda.

Gernika-Lumoko udaltzain batek bere senitarteko bat zaintzen duen langileagaz izandako "jarrera oso larria" salatu, eta Gernika-Lumoko Udalari gertatutakoa ikertzen hastea eta udaltzainarekiko neurriak hartzea exijitu diote.

U-BAI Up! ekimenaren bosgarren topaketan batu da Urdaibaiko ekintzaile, enpresa-buru, eta erakunde eta ikastetxeetako ordezkariek. Ondarea Saria Astilleros de Muruetak jaso du.

'Gernika-Errenteria Erdi Aroan' artelanaren lehenengo fasea amaitu dute Artekoslako kideek, eta 2027ko udan guztiz amaitzea aurreikusi dute.

Jon Ander Urresti bermeotarraren ‘Kolapsoa’ antzezlana plazaratuko dute, bihar, Gernika-Lumon. Pil-pilean dagoen gai batean murgildu ahal izango dira ikus-entzuleak: etenik eta kontrolik gabeko publizitatean.

Koldo Berasaluze Ibarzabal SD Gernika Clubeko jokalari historikoen zerrendara igaro da. Lehen taldeagaz 338 norgehiagoka jokatutako kapitainak kirol erretiroa hartu du, eta zaleek zein taldekideek omenaldi sentikorra egin diote etxean, Urbietan.

Maitane Uriarte adimen artifiziala itzulpengintzan eta interpretazioan "edozelan" txertatzeak dakartzan ondorioekin kezkatuta dago. Euskal itzultzaileak eta interpreteak "erne" daude, haren "erabilera desegokiak "ondorio oso larriak" sor ditzakeelako.

Aingura Bermeon botata dauka Itziar Rekaldek. Gasteizen bizi den arren, Bermeo «arnasa hartzeko» babeslekutzat du. Kontalaritza ezagutzera emateko bidean, bere ibilbidea izan du mintzagai gaurkoan.

Gernika-Palestina Deialdi Herritarrak deituta, elkarretaratzeak egin dituzte gaur arratsaldean. ‘1.096 egun eta gau’ izenburupean, Palestinatik jasotako testigantza irakurri dute. Rabab Abdulhadi palestinar aktibistak bizi duten egoera kontatu du Gernika-Lumon.

'Ikasleok desobedientzia' lelopean, ikasleak antolatzeko herri eskolak antolatu ditu Ikamak astelehenerako [urriak 12].

Josteko makinen bilduima jabe gernika-lumotarra Abelonen (Zamora) jaio zen, eta bertarko Amigos de Abelon kultur elkarteko 50 kide Gernika-Lumon izan dira asteburuan.

Foruko Udalak jakinarazi duenez, martxan da dagoeneko Foruko argazki lehiaketa. Azaroaren 8ra bitartean aurkeztu daitezke 'Herriko bazterrak' gaipean ateratako argazkiak.

Arratzuko III. Herri Martxak orain arteko parte hartzerik handiena izan zuen domekan [urriak 4], "urriko lehen domekan finkatuta" dagoela erakutsiz. 9 kilometro inguruko ibibidea oinez egin zuten askok eta beste batzuek berriz, autobusez, Denek elkarrekin bazkaldu zuten gero.