Foruko argazki lehiaketa martxan da
Foruko Udalak jakinarazi duenez, martxan da dagoeneko Foruko argazki lehiaketa. Azaroaren 8ra bitartean aurkeztu daitezke 'Herriko bazterrak' gaipean ateratako argazkiak.
Foruko Udalak eta Foruko Kultura Bulegoak Foruko Argazki Lehiaketa antolatu dute, beste behin, aurtengoan Herriko bazterrak gaia ardatz hartuta. Lehiaketaren bidez, herriko txoko eta bazterrak irudietan jasotzea eta udaleko 2027ko udal egutegia osatzeko argazkiak biltzea dute helburu, esan dutenez.
Parte hartu nahi dutenek Foruan egindako argazki digitalak aurkeztu beharko dituzte, Foruko Udaletik jakinarazi dutenez. Irudiek horizontalak izan beharko dute eta parte-hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki bidali ahal izango ditu. Argazkiak liburutegi.forua@bizkaia.eus helbide elektronikora bidali beharko dira. Lehiaketan parte hartzeko azken eguna azaroaren 8a, domeka, izango da.
Epaimahaiak jasotako lanen artean 12 argazki irabazle aukeratuko ditu. Irabazleek opari bat jasoko dutela, eta aukeratutako argazkiak 2027ko Foruko udal egutegian agertuko direla aurreratu dute. Horrez gain, jasotako argazki guztiekin erakusketa bat egingo dute, urtero bezala.
Gauzak horrela, lehiaketan parte hartzeko oinarri guztiak onartu beharko dituzte parte-hartzaileek. Bestalde, Foruko Kultura Bulegoan argazkiak digitalizatzeko aukera ere eskainiko da.