Luis de Pedroren herrikideek Gernika-Lumo bisitatu dute
Josteko makinen bilduima jabe gernika-lumotarra Abelonen (Zamora) jaio zen, eta bertarko Amigos de Abelon kultur elkarteko 50 kide Gernika-Lumon izan dira asteburuan.
Argazkia: Luis de Pedro Josteko makinen bilduma jabe ezaguna da Luis de Pedro Nicolas Abelonen, Zamorako Moral de Sayago udalerrian jaiotako gernika-lumotarra. Jaioterrian omendu zuten duela bi urte, bere ibilbidea errepasatzen zuen monografikoa aurkeztuz. Bertan izan zen, besteak beste, Jose Mari Gorroño Gernika-Lumoko alkatea. Iragan asteburuan baina, bertako Amigos de Abelon kultur elkarteko 50 bat kide izan dira Gernika-Lumo bisitatu dutenak.
De Pedrogaz batera, udalerriko bazterrak ezagutu zituzten, besteak beste Guernica koadroaren erreplika, Batzar Etxea edota udaletxeda. Gorroñok harrera egin zien udaletxean eta Gernikako arbolaren hostoa duen oroigarria eman zien. Elkartekideek alkatearen “adiskidetasuna eta entrega” eskertu dituzte. Turismo bulegoko Itxaso Mendietaren eta Leire de Pedroren ahotik jasotako azalpenengatik ere eskertuta agertu dira.

Argazkia: Luis de Pedro
Gernika-Lumo atzean utzi eta De Pedro eta Euskal Herrira emigratu behar izan zuten sayaguarrek hartu zituen herriari egindako ekarpena baliosteko balio izan dien bidaia biribiltzeko, Gaztelugatxeko San Juan eta Orduñako Orduña Hiria Museoa ere bisitatu zituzten Abelon, Moralina, Ganame, Torregamones eta Bermillo herrietako bizilagunek.