
Elai Alai Dantzari Taldeak irakurriko du aurtengo Andra Mari eta San Roke jaietako pregoia, barikuan [abuztuak 14]. Pregoia hiru belaunalditako kideren artean irakurtzea aurreikusten dute; horietako bi Egoitz Atxikallende eta Maite Izagirre gernika-lumotarrak dira.

Irailaren 7tik 16ra artean egingo dituzten Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak aurkeztu dituzte gaur [abuztuak 12]. Ohiturari eutsiz eta berritasunak txertatuz prestatu dituzte Bermeoko jai nagusiak. Garoa Martinez halterofiliako txapelduna izango da aurtengo jaietako pregoilaria.

San Lorentzotxu egunez, Lurgorriko kale eta bazterrak sukalde ibiltari bihurtu dira gaur [abuztuak 11]: tortilla eta gilda txapelketa herrikoia egin dute, orain arteko parte hartzerik handienagaz.

Egurre Gazte Asanbladak salatu du udalak Gernikako Gaztetxea inongo "lege prozedurarik gabe" husteko asmoa duela, eta orube horretan egin gura duten obrak "irregulartasunak" dauzkala. Andra Mari egunerako [abuztuak 15] manifestaziora deitu dituzte herritarrak.

Hurrengo urterako udal aurrekontua onartu dute Muruetan, udalerriaren "beharrei erantzutea" helburu izango duena. EAJk kritikatu du MITek babes tekniko zein ekonomiko gabeko "bat-bateko" proposamenak aurkeztu dituela.

Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, alkohol eta bestelako drogen kontsumoagaz lotutako arriskuen prebentziorako eta murrizpenerako, esku hartze "puntuala" egingo du jaien Andra Mari jaien estreinaldian [abuztuak 14].

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bakioko eta Bermeoko udalek koordinatu dute dispositiboa, pertsonen segurtasuna bermatzeko, natura ingurunea babesteko eta sarbideen eta mugikortasunaren kudeaketa errazteko. Abuztuaren 12 arratsaldean sarbide guztiak itxita egongo dira.

Onintza Enbeitarentzat bere ibilbideari egindako aitortza da Bilboko jaietako pregoilari izatea. «Uste dut hau dela bertsolari moduan sekula jaso dudan maitasun erakustaldirik handiena», esan du Bilboko udaletxean egindako agerraldian.

Emakundek jakinarazi duenez, Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban 2.187 emakumek salatu dute tratu txarrak jasan dituztela bikotekidearen edo bikotekide ohiaren partetik. Joan den urtekoagaz alderatuta, %7 handiagoa da datua.

Gernikako Andra Mari eta San Roke jaiak direla eta, udalerriko hainbat kale nahiz auzunetan trafiko mozketak izango dira, baita Errenteriako San Bartolome jaien bueltan ere.

Busturialdeko Alkoholiko Anonimoek irailaren 12an herritarrentzako berbaldi irekia egingo dutela aurreratu dute.

1912ko galerna eta bertan hildako itsasgizonak omenduko dituzten eguazteneko [abuztuak 12] Galerna Egunean.

12. jardunaldiaren atarian, Bermeo-Urdaibai hirugarrena da EuskoLabel ligako sailkapen orokorrean. Zierbena bigarren sailkatua 5 puntura dauka.

Abuztuaren 14tik 15erako eta 15etik 16rako gauetan, tren bereziak ibiliko dira E4 linean, Amorebieta eta Bermeo artean. Eta abuztuaren 16tik 17rako gauean, Gernika-Bermeo tartean, bi noranzkoetan ariko da zerbitzu berezia.

Bermeok 38. Nazioarteko Folklore Jaialdia hartuko du abuztuaren 8an, zapatua, 20:30etik aurrera. Aurten ere aire zabalean ariko dira dantzariak, Lamera agertoki dela.

Euskal Herria eklipsearen lekuko izango dugu 2026ko abuztuaren 12 ilunabarrean. Segurtasunez behatzeko, beharrezkoa da horretarako berariaz diseinatutako betaurrekoak janztea.

Busturiko Harri Berri Elkarteak antolatuta, Harri Berri Elkartea Saria lehiatuko dute bigarrenez, Santa Ana egunean [uztailak 26]. Emakumezkoak 72 kiloko harriagaz arituko dira eta, gizonezkoak, 102 kilokoagaz. Bizkaiko Gizonezkoen Lasto Jasotze Txapelketa ere izango dute jokoan.