Eako egutegirako argazkiak aukeratzeko prozesua hasi dute

2027ko udalerriko egutegia osatzeko, herritarren iritziak kontuan hartuko ditu beste behin ere, Eako Udalak. Horretarako, herritarrek bozkatzeko epea zabaldu dute; abenduaren 1era bitartean botoa eman daiteke.

62 argazkiren artean egingo dute aukeraketa. Herritar bakoitzak behin bakarrik eman dezake botoa eta, gehienez, hamabi argazki aukeratu ditzake. Zehaztu dutenez, aukeraketan “udalak edukiko du azkenengo hitza, herrien arteko parekotasuna bermatu nahi dutelako”.

Argazkiak ikusteko eta botoa emateko Interne bidez esteka zabaldu dute. Horren bitartez bozkatzeko arazoren bat edukiz gero, Whatsapp bidez (649 35 48 34) edo posta elektronikoz (kultura@ea.eus) botoa eman ahalko dela jakinarazi dute: “Kasu horretan, hautatutako argazkien zenbakiak adierazi beharko dira”.