
Gernika-Lumoko taldeak itzulera kontzertua emango du 2027ko apirilaren 17an, Bilbon. Sarrerak bihar [urriak 23] 10:00etan jarriko dituzte salgai.

Euskararen oraina eta geroa izango dituzte hizpide zapatuan, Bermeon, 'Esnatu ala hil' jardunaldiaren barruan. Garikoitz Goikoetxeak bere liburuaren inguruko hausnarketa plazaratuko du Nestor Basterretxea aretoan, 11:30ean. Ondoren, UEMAren 'Esnatu' dinamikaren berri emango du Arritxu Zelaiak. Bertsoa eta musika ere ez dira faltako, euskara epizentro bihurtuko den goizean zehar.

Herriko zaintza egoeraren diagnostiko partekatuaren ondorioak izango ditu abiapuntu ekintza planak. Ez dute Gernika-Lumoko Zaintza Mahaian inplikatutakoen proiektua bakarrik izatea nahi, "Gernika-Lumon bizi edota lan egiten dutenek partekatutako ekimena" izatea baizik. Ekintzetan parte hartzera deitu dituzte interesdunak.

Xabier Barandikak eta Unai Lekerikak 54 metroko frontoiko zesta-puntako Munduko Txapelketaren finala irabazi dute, AEBen aurka gailendu ondoren: 2 eta 1.

Inma Ruiz atleta gernika-lumotarrak F65 kategoriako Aire Libreko Pistako Espainiako Master Txapelketa irabazi du, Palafrugellen (Katalunia).

Talde jeltzaleak uste du neurriak etxebizitza turistikoen hazkundea mugatu eta herritarren ohiko etxebizitzarako sarbidea babesten lagun dezakeela.

LABek pediatria zerbitzuetako langileen egoera larria salatu du. Osasun Sailari Bizkai, Araba eta Gipuzkoan dituen "eskumen guztiak" hartzeko eskatu diote, Madril "aitzakia modura erabiltzeari" utziz. Gernika-Gernikaldean pediatra bi falta direla adierazi dute; Ondarroan, "denbora luzea" daramate pediatra barik.

Gernika Gogoratuzek jakinarazi du 'Adimen artifiziala, giza eskubideak eta bake kultura: Gizartea eraldatzeko erronkak eta aukerak' jardunaldia burutuko dutela azaroaren 6an, Bilbon. Aurretiaz izena ematea beharrezkoa dela gehitu dute.

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak asanblada irekiak deitu du Gernika-Lumon, azaroaren 11ko Greba Orokorra antolatzeko.

Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak 40 edo 50 odol emotetik gora egin dituzten Busturialdeko eta Lea-Artibaiko 108 odol-emaile omenduko ditu etzi [urriak 23], Gernika-Lumoko Elai Alai Areto Nagusian.

Bermeoko Berbalagunek ikasturte berriari hasiera emateko bi ekimen antolatu dituzte. Urriaren 25ean ibilaldi bat egingo dute Laida eta Atxarre artean, eta hilaren 29an hitzaldi-tertulia izango dute Euskal Gunean. Bietan ala bietan izen ematea beharrezkoa izango da.

Aintzatespenak zerbitzu publikoaren "etengabeko hobekuntza" eta erabakiak hartzeko datuen erabilera, digitalizazioa, jasangarritasuna eta behar ezberdinak dituzten bisitarientzako arreta uztartzen dituen kudeaketa-eredu bat ezarri izana egiaztatzen du.