
Herri txikietako ekonomiaz eta etorkizunaz hausnartzeko eta herri txikietan antzematen diren beharrei erantzungo dien "gizarte dinamika plurala" sortzeko asmoz sortu dute plataforma. Solasaldi batzuk antolatu dituzte, eta lehenengoa Gautegiz Arteagan izango da eguenean (ekainak 11), 19:30ean.

Irailaren 19tik abenduaren 20ra izango da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, eta saio guztietarako sarrerak ekainaren 17an jarriko dira salgai bertsosarrerak.eus atarian. Busturialdeko ordezkari diren Onintza Enbeitak eta Aitor Etxebarriazarragak urriaren 10ean jokatuko dute kanporaketa, Gotaine-Irabarnen. Bestalde, azaroaren 7an Gernika-Lumok hartuko du finalerdietako bat.

EAJ-PNVk eta PSE-EEk ekimen legegile bat aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean, "interes publikoko proiektu industrialetarako epeak %75era arte murrizteko". Urdaibaiko Biosfera Erreserba Babestu eta Antolatzeko 5/1989 Legeari eragiten dioten atal guztiak "kentzea edo sakon aldatzea" eskatu du Guggenheim Urdaibai Stop plataformak.

Iruñea euskararen aldeko mobilizazio handi baten epizentroa izango da zapatuan (ekainak 13), 'Euskaltzaleon Martxa' lelopean mobilizatuko baitira Euskal Herri osoko euskaltzaleak. Bertara joateko autobusa antolatu dute euskaltzaleek Gernika eta Bermeotik; tiketak eskuragarri daude.

Zaintzari buruzko lanketan sakontzeko beharrizana ikusi dute Bedarona, Ea eta Natxituko Andrak taldeko kideek, eta bide horretan, zapaturako antolatu duten hitzaldi-solasaldian, herritarren parte hartze zabala lortu nahi dute.

Mendatan abiatuko dute domekan (ekainak 7) ekaineko lehen hiru domekak bertsolari gazteen bertsoz beteko dituen sariketa: Argi Baltza. Mendatan hasi, Ajangiz eta Gautegiz Arteaga zeharkatu eta, ohi legez, Muxikan amaituko dute ekainaren 27ean.

Hamar urteko epean, urtero 30.000 euskaldun oso irabaztearen erronka proposatu du Euskalgintzaren Kontseiluak.

'La maleta de Urdaibai' liburua aurkeztu zuen iazko urrian Txema Garcia Paredes kazetariak, Ipes elkartearekin elkarlanean. Kaleratu bezain pronto adierazi zuten liburuak Palestinara laguntza bidaltzea zuela oinarrian, eta hala egin dute.

Busturialdeko hainbat udalerri txikitan jarriko dituzte kutxazainak, baina batzuetara beste batzuetara baino lehenago ailegatuko dira: Eara, Elantxobera eta Foruara uda aurretik ailegatuko da.

Euspot lehiaketaren publikoaren sarirako barikutik astelehenera bitartean botoa eman beharko da.

Euskal Australiarren Alkarteak ekainaren 13rako [zapatua] deitu du aurten 'Australianoen bazkaria', eta domeka [maiatzak 31] da izena emateko azken eguna. Bazkarian 1929 eta 1945 urte bitartean jaiotako Australiara joandako euskal herritarrak omenduko dituzte.

Mundakak podiuma lortu du kadete mailetan eta Elantxobek harrobiaren maila ona erakutsi du.