
Gaitz guztiak baztertu eta onei ongietorri beroa emateko prest daude Busturialdeko hainbat auzotako bizilagunak. Eguraldi beroari aurpegi onagaz aurre egiten laguntzeko, gaurtik San Joan egunera bitartean musikak, bertso saioek, herri bazkariek, herri kirol erakustaldiek eta suen pizteek hartuko dituzte hamaika txoko. Ohi legez, urteko egunik luzeenaren ospakizunetan giro ona izango da protagonista.

Gautegiz Arteagako abesbatzaren emanaldiaren ondoren izango da Eako San Juan jaietako gaurko txupinazoa. Inolako erasorik gabeko jaiak nahi dituztela aldarrikatu dute.

‘Baserria eta nekazaritza’ liburuan, Bedarona, Ea eta Natxituko memoria bizia gorde du Esther Korta Badiola bedarutarrak, "errespetutik, zehaztasunetik eta arduratik abiatuta".

65 kiloz azpiko Euskadiko Txapelketa irabazi du Aner Alvarez boxeolari bermeotarrak. Jon Ander Rafael gernikarragaz lehia estua eduki du, eta aitortu du “orain arte eduki duen borrokarik bizi eta gogorrena” izan dela. Rafaelek esan bezala, “giroa ikaragarria” izan zen zapatuko jaialdian, eta publikoaren babesa eta jarrera txalotzeaz gain, errespetua gailendu zela azpimarratu du.

Eki Mateorenak irabazi du Argi Baltza bertso sariketako bigarren kanporaketa, eta hirugarren eta azkenengo kanporaketa Gautegiz Arteagak hartuko du, domeka honetan.

Euskaraz bizitzeko behar den dena eskatu dute milaka euskaltzalek Iruñean: "Ekosistema oso bat behar du euskarak; unibertso bat eratu behar dugu". Kontseiluak euskararen alde lanean jarraitzera deitu du, eta jakinarazi du, besteren artean, abenduaren 19an Iruñean mobilizazio bat egingo dutela, Nafarroa osoan euskara ofiziala izan dadin.

'La maleta de Urdaibai' liburua aurkeztu zuen iazko urrian Txema Garcia Paredes kazetariak, Ipes elkartearekin elkarlanean. Kaleratu bezain pronto adierazi zuten liburuak Palestinara laguntza bidaltzea zuela oinarrian, eta hala egin dute.

Busturialdeko hainbat udalerri txikitan jarriko dituzte kutxazainak, baina batzuetara beste batzuetara baino lehenago ailegatuko dira: Eara, Elantxobera eta Foruara uda aurretik ailegatuko da.

Euspot lehiaketaren publikoaren sarirako barikutik astelehenera bitartean botoa eman beharko da.

Euskal Australiarren Alkarteak ekainaren 13rako [zapatua] deitu du aurten 'Australianoen bazkaria', eta domeka [maiatzak 31] da izena emateko azken eguna. Bazkarian 1929 eta 1945 urte bitartean jaiotako Australiara joandako euskal herritarrak omenduko dituzte.