
'Urdaibaiko Soinuak. Lope Alberdi organogile' erakusketa aurkeztu dute gaur [uztailak 21], Euskal Herria Museoan. Gautegiz Arteagan jaiotako organogile handiaren "memoria eta legatua" berreskuratzeko eta ezagutara emateko helburuz sortu dute ikerketa lan sakona eta luzea oinarri duen bilduma.

Lagunak, lekuak, oroitzapenak, esperientziak... pilatu dituzte hiru astez Gaztemunduri Ateak Ireki programan parte hartu duten gazteek. Hunkituta eta eskertuta agurtu dira, eta bueltatzeko gogoz daudela azpimarratu dute.

Espetxe politika "arrunta" eta "euskal preso, iheslari eta deportaturik gabeko Euskal Herria" aldarrikatzeko mobilizazioak deitu dituzte Sare Herritarrak eta Etxeratek abuztuaren 2an [domeka], Euskal Herriko 11 hondartzatan, tartean, Laidan, Lagan, Ean eta Mundakan.

Karmengo Amaren egunez prozesioan atera dira elantxobetarrak eta, lehenengoz, Elantxobe Arraun Taldeko emakume arraunlariek eraman dute Karmengo Ama Birjina. Bermeon Mañu azoko jaiei hasiera eman die umeen jolasekin, eta zapatua bitartean denetariko ekintzez gozatuko dute.

Madalen Eguna heltzear dago, eta Bermeoko Udalak, aurten, herriko lau talderen urteurrenak omenduko ditu, 'Alkartasunien ospatuz' izeneko teilagaz. Mendatako Albiz auzoan ere izango dute zer ospatu.

Castroko estropada irabazita, XIV. Caixabank Bandera astindu zuten bermeotarrek zapatuan [uztailak 11]. Orion herriko eskifaiak eskuratu zuen bandera, hala, lehia bizirik mententzen ari dira ligako nagusiak.

Gernika-Lumoko Merkatu plazan ibili dira gaur Gaztemunduri Ateak Ireki programan parte hartzen ari diren gazteak. Ondoren, Bermeon sukaldaritza tailerrean murgildu dira.

Durango Kirol Taldearekin lehiatu du atleta gernika-lumotarrak Kluben Espainiako Master Txapelketa, Coruñan. Guztira 150 puntu lortuz, lehenengo postua lortu du klubak.

V. Bermeo Hiria Inpesca Pilota Festibala hartuko du, zapatuan, Artza pilotalekuak. Sarrerak dagoeneko salgai daude, eta 15, 20 eta 25 euro arteko prezioetan eros daitezke.

Film laburren emanaldiak 100 lagunetik gora elkartu zituen barikuan [uztailak 10] Bermeoko zinema aretoan, eta Deabru Beltzen ikuskizuna ere arrakastatsua izan zen: "Dena oso-oso ondo eta sinkronizatuta atera da. Oso pozik gaude aurtengoagaz"

24 establezimendun parte hartuko dute aurten Bermeo Tuna World Capitalek antolatutako Bermeo Tuna Pintxo Tour 2026 ekimenean. Uztailean zein abuztuan hegaluze eta atunagaz egindako proposamen gastronomikoak eskainiko dituzte.

Madalen Egunean udalbatzagaz Izarora joateko zozketarako izen ematea bihartik [uztailak 1] uztailaren 10era [bitartean] egongo da zabalik. Uztailaren 14an [martitzena] egingo dute zozketa.