Izarora udalbatzagaz batera joateko lekuak zozkatuko dituzte
Madalen Egunean udalbatzagaz Izarora joateko zozketarako izen ematea bihartik [uztailak 1] uztailaren 10era [bitartean] egongo da zabalik. Uztailaren 14an [martitzena] egingo dute zozketa.
Badator uztaila, eta badator Madalen Eguna. Beste urte batez, Bermeoko Udalak uztailaren 22ko [eguaztena] protokoloan parte hartzeko aukera luzatuko die herritarrei, udalbatzagaz batera Izarora joateko hainbat leku zozkatuz. Interesa duten bermeotarrek bihartik [uztailak 1] uztailaren 10era [barikua] bitartean izango dute izena emateko aukera. Zozketa uztailaren 14an [martitzena] egingo dute.
Zozketan parte hartzeko 18 urtetik gorakoa izateaz gain, ezinbestekoa izango da Bermeon erroldatuta egotea. Izena bakarka edota bikoteka egin ahalko da, Berhaz bulegoan —astelehenetik barikura, 08:00etatik 14:30era— edota Bermeoko Udalaren egoitza elektronikoan. Bikoteka parte hartu nahi dutenek lagunaren izen abizena jakinarazi beharko dute, eta gonbidepena pertsona horrena izango da.
Udaletik nabarmendu dutenez, pertsona bakoitzak zozketan parte hartzeko “izen-emate bakarra” egin ahalko du. Gainera, aurreko urteetan Madalen Eguneko protokoloa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dutenek aurten ezingo dute berriro parte hartu.
Zozketa uztailaren 14an egingo ditu, eta udalaren webgunean jakinaraziko dituzte aurkeratutako pertsonen izen-abizenak. Udaletik herritarrak animatu dituzte parte hartzeta, Madalen Eguneko tradizioa eta historia “modu berezian” bizitzeko aukera eskaintzen duelako.