Kluben Espainiako Master Txapelketan aritu da Inma Ruiz
Durango Kirol Taldearekin lehiatu du atleta gernika-lumotarrak Kluben Espainiako Master Txapelketa, Coruñan. Guztira 150 puntu lortuz, lehenengo postua lortu du klubak.
Durango Kirol Taldeak lehenengo postua eskuratu du. Argazkia: Inma Ruiz. Inma Ruiz atleta gernika-lumotarra Coruñan (Galizia) aritu da asteburuan. Izan ere, Kluben Espainiako Master Txapelketa jokoan zela, Durango Kirol Taldearen koloreak defendatzen aritu da kirolaria. Eta zelan defendatu, gainera: guztien artean 150 puntu partikaratuz, Durango Kirol Taldeak txapelketa ere partikaratu zuen, lehen postua lortuz.
Txapelketan parte hartu duten klub guztiek pistako atletismoaren modalitate guztietan parte hartu behar izan zuten, hala nola, eta foru herrikoa “sentsasio oso onekin” itzuli da bueltan, aditzera eman duenez. Sailkapenarekiko, klub bakoitzeko atleta bakoitzaren batez bestekoaren arabera osatu dute azken sailkapena, eta Ruizek esan duenez, atleta bakoitzak gehienez 8 puntu lortu lortzeko aukera izan du. Bere kasuan, 800 eta 1.500 metroko lasterketetan parte hartuta, zazpina puntu lortu ditu Gernika-Lumotarrak: “Lasterketa bakoitzeko puntu banak ihes egin dit, baina orokorrean oso pozik nago emaitzagaz. 1.500 metroko lasterketan 05:40:88ko denbora egin dut, eta 800 metrokoan 02:44:42koa”.
Gainera, tankera honetako lehiaketetan lorpen pertsonalek pisua galtzen dutela azpimarratu du, “taldekako lorpenek hartzen baitute lehen plano guztia”. Pozik itzuli dira Durango Kirol Taldeko kirolariak, alegia, Euskal Herrira: “Denon lan onaren ondorioz, Kluben Espainiako Master Txapelketako lehen postua lortu dugu”.