Bermeoko lau kultur elkarteren ibilbideak lehen lerroan jarriz berretsi ditu aurtengo teilak Bermeoren mugak Izaro uhartearen ipar-ekialderantz daudela. Bermeotar, elantxobetar eta mundakarrak izan dute, eta izango dute oraindik jai giroaz blaitzeko aukera.


'Urdaibaiko Soinuak. Lope Alberdi organogilea' erakusketa aurkeztu dute gaur [uztailak 21], Euskal Herria Museoan. Gautegiz Arteagan jaiotako organogile handiaren "memoria eta legatua" berreskuratzeko eta ezagutara emateko helburuz sortu dute ikerketa lan sakona eta luzea oinarri duen bilduma.

Lagunak, lekuak, oroitzapenak, esperientziak... pilatu dituzte hiru astez Gaztemunduri Ateak Ireki programan parte hartu duten gazteek. Hunkituta eta eskertuta agurtu dira, eta bueltatzeko gogoz daudela azpimarratu dute.

Euskadiko Kirol Portuak entitateak ur-laminaren eremu bat prestatuko du etzi [uztailak 22] bisitari diren ontziak portura "modu antolatuan" sartzea erraztu eta ainguralekua berritzeko egiten ari diren lanak babesteko helburuagaz.

Espetxe politika "arrunta" eta "euskal preso, iheslari eta deportaturik gabeko Euskal Herria" aldarrikatzeko mobilizazioak deitu dituzte Sare Herritarrak eta Etxeratek abuztuaren 2an [domeka], Euskal Herriko 11 hondartzatan, tartean, Laidan, Lagan, Ean eta Mundakan.

Karmengo Amaren egunez prozesioan atera dira elantxobetarrak eta, lehenengoz, Elantxobe Arraun Taldeko emakume arraunlariek eraman dute Karmengo Ama Birjina. Bermeon Mañu azoko jaiei hasiera eman die umeen jolasekin, eta zapatua bitartean denetariko ekintzez gozatuko dute.

Castroko estropada irabazita, XIV. Caixabank Bandera astindu zuten bermeotarrek zapatuan [uztailak 11]. Orion herriko eskifaiak eskuratu zuen bandera, hala, lehia bizirik mententzen ari dira ligako nagusiak.

Gernika-Lumoko Merkatu plazan ibili dira gaur Gaztemunduri Ateak Ireki programan parte hartzen ari diren gazteak. Ondoren, Bermeon sukaldaritza tailerrean murgildu dira.

Durango Kirol Taldearekin lehiatu du atleta gernika-lumotarrak Kluben Espainiako Master Txapelketa, Coruñan. Guztira 150 puntu lortuz, lehenengo postua lortu du klubak.

'La maleta de Urdaibai' liburua aurkeztu zuen iazko urrian Txema Garcia Paredes kazetariak, Ipes elkartearekin elkarlanean. Kaleratu bezain pronto adierazi zuten liburuak Palestinara laguntza bidaltzea zuela oinarrian, eta hala egin dute.

Busturialdeko hainbat udalerri txikitan jarriko dituzte kutxazainak, baina batzuetara beste batzuetara baino lehenago ailegatuko dira: Eara, Elantxobera eta Foruara uda aurretik ailegatuko da.

Euspot lehiaketaren publikoaren sarirako barikutik astelehenera bitartean botoa eman beharko da.

Euskal Australiarren Alkarteak ekainaren 13rako [zapatua] deitu du aurten 'Australianoen bazkaria', eta domeka [maiatzak 31] da izena emateko azken eguna. Bazkarian 1929 eta 1945 urte bitartean jaiotako Australiara joandako euskal herritarrak omenduko dituzte.