2012/6

BUPen sartzeko eskari formala egitea onartu du Bermeoko Udalak

Bermeoko Udalak Busturialdeko Ur Partzuergoan (BUP) sartzeko eskari formala egitea onartu zuen atzo egindako osoko bilkuran. Eusko Alderdi Jeltzaleko (EAJ) zinegotziek aurkako botoa emon zuten, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak eskaintzen duena be baloratu beharko litzatekeela iritzita. Busturialdeko Ur Partzuergoan sartzeko eskari formala egitearena Bermeoko Udalak emoten duen lehenengo urratsa da, eta hurrengo pausoa partzuergoan sartzeko baldintza ekonomikoak eta teknikoak negoziatzea litzatekeela jakinarazi zuen Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek bai udalbatzarrean zein ostean emondako prentsaurrekoan. Hirugarren pausoa BUPen kontseilu orokorrak Bermeoko Udalaren sarrera onartzea litzateke, eta laugarrena eta azkena osoko bilkuran sarrera onartzea. Datorren urtean Lamiarango araztegia martxan hastea dago aurreikusita. Horregatik, Bidegurenen ustez, «partzuergo batean egotearen beharra egongo da, udalak ezingo baitio aurre egin uraren ziklo osoaren kudeaketari». «Aukerarik logikoena» «Busturialdean gaudenez, eskualdeko gainerako herrien modura, partzuergo honetan egotea aukerarik logikoena dela uste dugu», nabarmendu zuen alkateak, nahiz eta Bilbao Bizkaiarena be aztertu duten esan. «Prezio garestiak medio», BUPekin 2010. urtean sinatutako akordioa bertan behera utzi zuen iazko abenduan udalak, nahiz eta hurrengo sei hilabeteetan horrekin jarraitu behar izan duten – hil honetan amaitzen da–. «Ez geunden prest neurriz kanpoko prezio horiek onartzeko». Gainera, nahiz eta prezio horiek negoziatu zituzten, Bermeokoak Busturialdeko garestienak direla aipatu du alkateak. Bidegurenek azaldu legez, «BUPen [...]

Bermeoko Hitza

Jai giroan emon diote hasiera oporrei Bermeoko ikasleek

Ikasturte amaierako jaialdiarekin emon zioten oporrei hasiera Bermeoko ikastetxeetako ikasleek. Zikloka bananduta ekintza desberdinak egin zituzten barikuan, ondoren denak Goiko Plazan bildu ziren biribilketak egiteko eta handik Lamerara jaitsiera egit...

Bermeoko Hitza

280 lagun batu dira Ibarrangeluko mendi martxan

Ibarrangeluko hirugarren mendi martxak 280 lagun inguru batu zituen joan den domekan. Eguraldia lagun zutela parte hartzaileek edarto pasatzeko aukera izan zuten Ibarrangeluko auzo ezberdinak zeharkatuz, eta horrenbestez, antolatzaileak pozik azaldu di...

Busturialdeko Hitza

Elantxobeko 25. banderan maila ona emon gura dute etxekoek

Domekan hasiko da aurtengo KAE 1 liga, Elantxobeko 25. banderagaz. Iaz mailaz igo ostean, Busturialdea izango da eskualdeak izango duen ordazkari bakarra arraun munduaren bigarren mailan, eta bertokoak maila ona emoten ahaleginduko dira. Aurredenboraldiko estropadetan nahiko ondo moldatu dira elantxobetarrak, eta horrenbestez, itxaropentsu egingo diote aurre etxeko estropadari. Estropada eremua, behinztat, inork baino hobeto ezagutuko dute Busturialdeako arraunlariek. Elantxobekoek, urteurren borobila izateaz gain, lehenengo estropada bertan izatea garrantzitsua dela esan dute. «Eskarmentua duen elkartea dela erakusteko aukera izango du Busturialdeak egun horretan», adierazi du Patxi Egurrola Elantxobe Arraun Elkarteko lehendakariak. Sariak eta hasiera ordua Sariak be ez dira edonolakoak izango: 2.340 euro lehenengo saria (eta ikurrina), 1.950 euro bigarrena eta 1.430 hirugarrena. Txapelketa bera 12:00etan hasiko da, eta hiru tandatan banatuta jokatuko da. «Tandak zozketa bidez erabakiko dira». Lau kaletan banatuta, guztira, arraunlariek 5.556 metro egin beharko dituzte arraunean (3 milia). Bestetik, txapelketa EiTBk zuzenean emongo duela jakin eragin dute estropadako antolatzaileek.

Busturialdeko Hitza

Bihar Arkupe Txapelketaren finalak jokatuko dituzte pilotari gernikarrek

Gernika-Lumoko eskupilota zaleek edarto pasatzeko aukera izango dute bihar. Hain zuzen, Arkupe Pilota Taldearen txapelketaren finalak jokatuko dituzte bertoko pilotariek. Arkupe Txapelketaren finalak Santanapen jokatuko dituzte, eta lehenengo partida 1...

Busturialdeko Hitza

Martinez: «Eragile sozialen beharrizan teknologikoak aztertu, eta lanketa bat garatuko dugu»

Dabid Martinez Perez: Hack.in#badakiguko kidea Bermeok hartuko du Euskal Herriko hurrengo jardunaldi teknopolitikoa: ud4kamp. Asteburu batean burutzen duten kanpaldia da berori. Bermeoko Hack.in#badakigu informatika elkarteak antolatu du jardunaldia eta uztailaren 27an, 28an eta 29an bilduko dira antzinako Jose Done ikastetxean. Jardunaldi horiei buruzko informazio zehatzagoa eta zuzenagoa eduki gura izanez gero, www.udakamp.hackinbadakigu.net webgunean edota Twitter sare sozialean (http://twitter.com-/ud4kamp) aurki daitekeela azaldu dute antolatzaileek. Zer da ud4kamp? Teknologia barrien, politikaren eta kulturgintzaren inguruan sortuko den asteburu askea da. Zenbait eragile sozial-politikok baliabide teknologiko batzuen beharra zutela nabaritu genuen. Horregatik, asteburu horretan, eragile horien beharrizan teknologikoak zeintzuk diren aztertuko dugu, batetik, hurrengo urteetara begirako lanketa bat garatzeagaz batera. Bestetik, hacktibisten munduan mugitzen direnen arteko jardunaldia be izango da. Egunean zehar ikastaro eta hitzaldiak egongo dira, eta gauean ondo pasatzeko aukera be egongo da. Antolatzen den lehenengo aldia da? Bai, baina beste leku batetik dator. Garrotxan (Girona, Herrialde Katalanak) egiten zen Summer Campetik dator. Arazo batzuk medio, ezin izango dute aurton bertan antolatu, eta, beraz, Euskal Herrira ekartzea pentsatu genuen; Bermeon horretarako aukera zegoela uste genuen, gainera. Halanda be, denbora daroagu herrian horrelako jardunaldi teknopolitiko bat antolatzeko gogoagaz. Zergatik Bermeon? Elkartea Bermeokoa delako eta udalagaz harremanetan ipini ginenean arazorik jarri ez zuelako. Baina, [...]

Bermeoko Hitza

San Pedroetako mendi martxa egingo dute domekan

San Pedro jaietako egitarauaren barruan, Mundakako Gaztezar Mendi Taldeko kideek mendi martxa berezia antolatu dute, urtero legez. Parte hartzaileek Mundakan hasiko dute martxa, baina itsasadarra zeharkatuko dute itsasuntziz. Halanda be, itasadarra zeh...

Busturialdeko Hitza

Ibarrangeluko mendi martxa domekan egingo dute

Ibarrangeluko mendizaleek antolatuta, herriko mendi martxan parte hartzeko aukera izango dute inguruetako biztanleek domekan. Martxak bi ibilbide izango ditu, bata 23 kilometrokoa eta bestea zortzi kilometrokoa. Hala adin guztietako pertsonek parte har...

Busturialdeko Hitza

Peru Harri Museoa bisitatuko dute mendatarrek zapatuan

Mendatarrek Peru Harri Museoa (Leitza; Nafarroa) bisitatuko dute zapatuan. Udaletik azaldu dutenez, izena emoteko epea gaur zarratuko dute, eta horrenbestez, lehenbailehen apuntatzea gomendatu dute. Izena emoteko, Udalak bi telefono zenbaki jarri ditu ...

Busturialdeko Hitza

Eliasen egoera salatu dute hainbatek

Hainbat herritar izan ziren Elias Fernandez preso politiko bermeotarrak 26 urte preso daramatzala salatzeko, barikuan egindako manifestazioan. Ondoren, ekitaldia egin zuten Lameran. Txalapartariak, dantzariak, bertsolariak, hip-hop-eko abeslariak&#8230...

Bermeoko Hitza

Patxi Egurrola: “ia-ia miraria izan da bigarren postuan sailkatzea”

Bigarren postuan sailkatuta, Busturialdea Arraun Elkarteak ezustekoa emon zuen zapatuan, 2012ko ARC1 ligako lehenengo estropadan. Elantxobeko taldea iaz igo zen mailaz denboraldi bikaina egin ostean, eta aurten be, edarto hasi du denboraldia. Hala, aurreikuspenei kontra eginez, elantxobetarrek faborito nagusiei aurrea hartzea lortu zuten. Santurtzi, Isuntza, Camargo, Ondarroa eta Donostiarra, esaterako, atzean utzi zituen Busturialdeak. Hain zuzen, Elantxobeko taldeak lehia estua izan zuen Isuntzagaz. Lekeitiarrak Busturialdearen aurretik joan ziren azkenengo ziabogaraino, baina azkenengo luze ikaragarria eginda, etxeko taldeak Isuntzari aurrea hartzea lortu zuen. Helmuga lerroan elantxobetarrek lau segunduko aldea atera zioten Isuntzari. Patxi Egurrola Busturialdeako presidenteak jakinarazi duenez, “ezusteko pozgarria” izan da bigarren postuan sailkatzea. Busturialdea bezalako talde txiki batentzat horren maila ona emotea «ikaragarri pozgarria» dela dio. Nabarmendu duenez, “ia-ia miraria izan da Orioren atzetik bigarren sailkatzea”. Etxeko estropadan maila oso ona emon arren,   halanda be, elantxobetarrek ez dute burua galdu gura, bigarren postua errepikatzea “oso zaila” izango dela baitakite.

Busturialdeko Hitza

Ikasturte amaiera ospatuko du Xixilik Gernika-Lumon, gaur

Xixili Gimnasia Taldeak ikasturte amaierako jaialdia egingo du Gernika-Lumon. Taldeko kideek ikasturtean zehar ikasitakoa erakutsiko dute gaur, 19:00etatik aurrera. Taldetik jakinarazi dutenez, jai giroan pasatzeko egun bat da ikasturte amaierako jaia eta, beraz, bildutakoek ondo pasatzea da helburua. Joan den asteburuan, bestalde, Xixilik ikasturte amaierako jaia egin zuen Bermeon. Ohiko dantza saioez gain, Xixiliren eskulturari lore sorta bat eskaini zioten taldekideek.

Busturialdeko Hitza

250 parte hartzaile inguru batu gura dituzte Urdaibike martxan

Urdaibike martxak Euskal Herriko eta inguruko erkidegoetako 250 mendi bizikleta zale inguru batzen ditu urtero, eta aurten be bide beretik jarraitu gura dute antolatzaileek. Hala, etziko martxan parte hartzaile asko batzea espero dute. Irteera eta helm...

Busturialdeko Hitza

Zapatuan baseliza ibilaldia egingo dute Gautegiz Arteagan

Antoliñape Kultur Elkarteak antolatuta, Gautegiz Arteagako herritarrek zortzigarren baseliza ibilaldian parte hartzeko uakera izango dute asteburuan. Zapatuan egingo dute martxa, eta urtero bezala, herriko baselizak bisitatuko dituzte: San Antolin, Ka...

Busturialdeko Hitza
Gehiago