280 lagun batu dira Ibarrangeluko mendi martxan
Ibarrangeluko hirugarren mendi martxak 280 lagun inguru batu zituen joan den domekan. Eguraldia lagun zutela parte hartzaileek edarto pasatzeko aukera izan zuten Ibarrangeluko auzo ezberdinak zeharkatuz, eta horrenbestez, antolatzaileak pozik azaldu di...
Ibarrangeluko hirugarren mendi martxak 280 lagun inguru batu zituen joan den domekan. Eguraldia lagun zutela parte hartzaileek edarto pasatzeko aukera izan zuten Ibarrangeluko auzo ezberdinak zeharkatuz, eta horrenbestez, antolatzaileak pozik azaldu dira martxak izan duen harreragaz. Ibilbidean zehar, mendizaleek zonaldeko paisaia ederrekin gozatzeko aukera izan zuten. Irudian Izaro uhartea Antzora partetik.




