Martinez: «Eragile sozialen beharrizan teknologikoak aztertu, eta lanketa bat garatuko dugu»
Dabid Martinez Perez: Hack.in#badakiguko kidea Bermeok hartuko du Euskal Herriko hurrengo jardunaldi teknopolitikoa: ud4kamp. Asteburu batean burutzen duten kanpaldia da berori. Bermeoko Hack.in#badakigu informatika elkarteak antolatu du jardunaldia eta uztailaren 27an, 28an eta 29an bilduko dira antzinako Jose Done ikastetxean. Jardunaldi horiei buruzko informazio zehatzagoa eta zuzenagoa eduki gura izanez gero, www.udakamp.hackinbadakigu.net webgunean edota Twitter sare sozialean (http://twitter.com-/ud4kamp) aurki daitekeela azaldu dute antolatzaileek. Zer da ud4kamp? Teknologia barrien, politikaren eta kulturgintzaren inguruan sortuko den asteburu askea da. Zenbait eragile sozial-politikok baliabide teknologiko batzuen beharra zutela nabaritu genuen. Horregatik, asteburu horretan, eragile horien beharrizan teknologikoak zeintzuk diren aztertuko dugu, batetik, hurrengo urteetara begirako lanketa bat garatzeagaz batera. Bestetik, hacktibisten munduan mugitzen direnen arteko jardunaldia be izango da. Egunean zehar ikastaro eta hitzaldiak egongo dira, eta gauean ondo pasatzeko aukera be egongo da. Antolatzen den lehenengo aldia da? Bai, baina beste leku batetik dator. Garrotxan (Girona, Herrialde Katalanak) egiten zen Summer Campetik dator. Arazo batzuk medio, ezin izango dute aurton bertan antolatu, eta, beraz, Euskal Herrira ekartzea pentsatu genuen; Bermeon horretarako aukera zegoela uste genuen, gainera. Halanda be, denbora daroagu herrian horrelako jardunaldi teknopolitiko bat antolatzeko gogoagaz. Zergatik Bermeon? Elkartea Bermeokoa delako eta udalagaz harremanetan ipini ginenean arazorik jarri ez zuelako. Baina, [...]
Dabid Martinez Perez: Hack.in#badakiguko kidea
Bermeok hartuko du Euskal Herriko hurrengo jardunaldi teknopolitikoa: ud4kamp. Asteburu batean burutzen duten kanpaldia da berori. Bermeoko Hack.in#badakigu informatika elkarteak antolatu du jardunaldia eta uztailaren 27an, 28an eta 29an bilduko dira antzinako Jose Done ikastetxean. Jardunaldi horiei buruzko informazio zehatzagoa eta zuzenagoa eduki gura izanez gero, www.udakamp.hackinbadakigu.net webgunean edota Twitter sare sozialean (http://twitter.com-/ud4kamp) aurki daitekeela azaldu dute antolatzaileek.
Zer da ud4kamp?
Teknologia barrien, politikaren eta kulturgintzaren inguruan sortuko den asteburu askea da. Zenbait eragile sozial-politikok baliabide teknologiko batzuen beharra zutela nabaritu genuen. Horregatik, asteburu horretan, eragile horien beharrizan teknologikoak zeintzuk diren aztertuko dugu, batetik, hurrengo urteetara begirako lanketa bat garatzeagaz batera. Bestetik, hacktibisten munduan mugitzen direnen arteko jardunaldia be izango da. Egunean zehar ikastaro eta hitzaldiak egongo dira, eta gauean ondo pasatzeko aukera be egongo da.
Antolatzen den lehenengo aldia da?
Bai, baina beste leku batetik dator. Garrotxan (Girona, Herrialde Katalanak) egiten zen Summer Campetik dator. Arazo batzuk medio, ezin izango dute aurton bertan antolatu, eta, beraz, Euskal Herrira ekartzea pentsatu genuen; Bermeon horretarako aukera zegoela uste genuen, gainera. Halanda be, denbora daroagu herrian horrelako jardunaldi teknopolitiko bat antolatzeko gogoagaz.
Zergatik Bermeon?
Elkartea Bermeokoa delako eta udalagaz harremanetan ipini ginenean arazorik jarri ez zuelako. Baina, Bermeon izango ez balitz, Gernika-Lumoko Gaztetxean izan ahalko litzateke, arazo barik.
Nori zuzenduta dago?
Edozeinek parte har dezake; izan be, umeei zuzendutako tailerrak be antolatuko ditugu. Umeen kasuan, helburua informatikagaz lehenengo harreman bat sortzea litzateke. Bestalde, Linux edota bideogintza eta audiogintza ikastaroak be izango dira, besteak beste. Kontua da eragile sozialei begira antolatutako jardunaldia dela, eta horiek informatika munduan nahiko berde daudela; beraz, baldintza minimo batzuk mantendu behar ditugu. Halanda be, ikastaro teknikoagoak be eskainiko dira, robotikaren edo tornu-industrialaren ingurukoak, besteak beste. Zapatuan, bestalde, minimal gaua izango dugu. Antolatuko dugun programa, beraz, oso zabala izango da. Kanpaldia antolatzen hasi ginenean herriko eragileekin bildu ginen, eta horiei zeintzuk beharrizan zituzten galdetu genien, asmoa euren nahiak asetzea baita.
Zenbat lagun etortzea espero duzue?
Egia esan, hasieran uste genuena baino lagun gehiago bilduko garela uste dut. Hasiera batean Euskal Herrian mugitzen garen 40 teknologo etortzea espero genuen, baina dagoeneko Kataluniako, Andaluziako eta Madrilgo (Espainia) jendea etorriko dela konfirmatuta daukagu. Hortaz, kanpaldiak iraungo dituen 72 orduetan 150 lagun izango direla esatera ausartuko nintzen. Baina, gero, ziurrenik izango da inguruetatik etorriko den jende gehiago be; beraz, 300 lagun inguru espero ditugu. 2007an, adibidez, Gernika-Lumon antolatu genuen hackmeetingean 600 lagun baino gehiagok parte hartu zuten asteburu guztian.