Patxi Egurrola: “ia-ia miraria izan da bigarren postuan sailkatzea”
Bigarren postuan sailkatuta, Busturialdea Arraun Elkarteak ezustekoa emon zuen zapatuan, 2012ko ARC1 ligako lehenengo estropadan. Elantxobeko taldea iaz igo zen mailaz denboraldi bikaina egin ostean, eta aurten be, edarto hasi du denboraldia. Hala, aurreikuspenei kontra eginez, elantxobetarrek faborito nagusiei aurrea hartzea lortu zuten. Santurtzi, Isuntza, Camargo, Ondarroa eta Donostiarra, esaterako, atzean utzi zituen Busturialdeak. Hain zuzen, Elantxobeko taldeak lehia estua izan zuen Isuntzagaz. Lekeitiarrak Busturialdearen aurretik joan ziren azkenengo ziabogaraino, baina azkenengo luze ikaragarria eginda, etxeko taldeak Isuntzari aurrea hartzea lortu zuen. Helmuga lerroan elantxobetarrek lau segunduko aldea atera zioten Isuntzari. Patxi Egurrola Busturialdeako presidenteak jakinarazi duenez, “ezusteko pozgarria” izan da bigarren postuan sailkatzea. Busturialdea bezalako talde txiki batentzat horren maila ona emotea «ikaragarri pozgarria» dela dio. Nabarmendu duenez, “ia-ia miraria izan da Orioren atzetik bigarren sailkatzea”. Etxeko estropadan maila oso ona emon arren, halanda be, elantxobetarrek ez dute burua galdu gura, bigarren postua errepikatzea “oso zaila” izango dela baitakite.
Bigarren postuan sailkatuta, Busturialdea Arraun Elkarteak ezustekoa emon zuen zapatuan, 2012ko ARC1 ligako lehenengo estropadan. Elantxobeko taldea iaz igo zen mailaz denboraldi bikaina egin ostean, eta aurten be, edarto hasi du denboraldia. Hala, aurreikuspenei kontra eginez, elantxobetarrek faborito nagusiei aurrea hartzea lortu zuten. Santurtzi, Isuntza, Camargo, Ondarroa eta Donostiarra, esaterako, atzean utzi zituen Busturialdeak.
Hain zuzen, Elantxobeko taldeak lehia estua izan zuen Isuntzagaz. Lekeitiarrak Busturialdearen aurretik joan ziren azkenengo ziabogaraino, baina azkenengo luze ikaragarria eginda, etxeko taldeak Isuntzari aurrea hartzea lortu zuen. Helmuga lerroan elantxobetarrek lau segunduko aldea atera zioten Isuntzari.
Patxi Egurrola Busturialdeako presidenteak jakinarazi duenez, “ezusteko pozgarria” izan da bigarren postuan sailkatzea. Busturialdea bezalako talde txiki batentzat horren maila ona emotea «ikaragarri pozgarria» dela dio. Nabarmendu duenez, “ia-ia miraria izan da Orioren atzetik bigarren sailkatzea”. Etxeko estropadan maila oso ona emon arren, halanda be, elantxobetarrek ez dute burua galdu gura, bigarren postua errepikatzea “oso zaila” izango dela baitakite.










