Ikasturte amaiera ospatuko du Xixilik Gernika-Lumon, gaur
Xixili Gimnasia Taldeak ikasturte amaierako jaialdia egingo du Gernika-Lumon. Taldeko kideek ikasturtean zehar ikasitakoa erakutsiko dute gaur, 19:00etatik aurrera. Taldetik jakinarazi dutenez, jai giroan pasatzeko egun bat da ikasturte amaierako jaia eta, beraz, bildutakoek ondo pasatzea da helburua. Joan den asteburuan, bestalde, Xixilik ikasturte amaierako jaia egin zuen Bermeon. Ohiko dantza saioez gain, Xixiliren eskulturari lore sorta bat eskaini zioten taldekideek.
Xixili Gimnasia Taldeak ikasturte amaierako jaialdia egingo du Gernika-Lumon. Taldeko kideek ikasturtean zehar ikasitakoa erakutsiko dute gaur, 19:00etatik aurrera. Taldetik jakinarazi dutenez, jai giroan pasatzeko egun bat da ikasturte amaierako jaia eta, beraz, bildutakoek ondo pasatzea da helburua.
Joan den asteburuan, bestalde, Xixilik ikasturte amaierako jaia egin zuen Bermeon. Ohiko dantza saioez gain, Xixiliren eskulturari lore sorta bat eskaini zioten taldekideek.