Bihar Arkupe Txapelketaren finalak jokatuko dituzte pilotari gernikarrek
Gernika-Lumoko eskupilota zaleek edarto pasatzeko aukera izango dute bihar. Hain zuzen, Arkupe Pilota Taldearen txapelketaren finalak jokatuko dituzte bertoko pilotariek. Arkupe Txapelketaren finalak Santanapen jokatuko dituzte, eta lehenengo partida 1...
Gernika-Lumoko eskupilota zaleek edarto pasatzeko aukera izango dute bihar. Hain zuzen, Arkupe Pilota Taldearen txapelketaren finalak jokatuko dituzte bertoko pilotariek. Arkupe Txapelketaren finalak Santanapen jokatuko dituzte, eta lehenengo partida 17:00etan hasiko da, antolatzaileek jakinarazi dutenez.
Guztira, sei partidaz gozatzeko aukera izango dute Santanapera doazenek, umetxo, ume, gaztetxo, kadete, gazte eta nagusi mailako pilotariek jokatuko baitute. Hala, Gernika-Lumoko taldearen pilotari onenak ikusteko aukera izango dute pilotalekura doazen zaleek.