Elantxobeko 25. banderan maila ona emon gura dute etxekoek
Domekan hasiko da aurtengo KAE 1 liga, Elantxobeko 25. banderagaz. Iaz mailaz igo ostean, Busturialdea izango da eskualdeak izango duen ordazkari bakarra arraun munduaren bigarren mailan, eta bertokoak maila ona emoten ahaleginduko dira. Aurredenboraldiko estropadetan nahiko ondo moldatu dira elantxobetarrak, eta horrenbestez, itxaropentsu egingo diote aurre etxeko estropadari. Estropada eremua, behinztat, inork baino hobeto ezagutuko dute Busturialdeako arraunlariek. Elantxobekoek, urteurren borobila izateaz gain, lehenengo estropada bertan izatea garrantzitsua dela esan dute. «Eskarmentua duen elkartea dela erakusteko aukera izango du Busturialdeak egun horretan», adierazi du Patxi Egurrola Elantxobe Arraun Elkarteko lehendakariak. Sariak eta hasiera ordua Sariak be ez dira edonolakoak izango: 2.340 euro lehenengo saria (eta ikurrina), 1.950 euro bigarrena eta 1.430 hirugarrena. Txapelketa bera 12:00etan hasiko da, eta hiru tandatan banatuta jokatuko da. «Tandak zozketa bidez erabakiko dira». Lau kaletan banatuta, guztira, arraunlariek 5.556 metro egin beharko dituzte arraunean (3 milia). Bestetik, txapelketa EiTBk zuzenean emongo duela jakin eragin dute estropadako antolatzaileek.
Domekan hasiko da aurtengo KAE 1 liga, Elantxobeko 25. banderagaz. Iaz mailaz igo ostean, Busturialdea izango da eskualdeak izango duen ordazkari bakarra arraun munduaren bigarren mailan, eta bertokoak maila ona emoten ahaleginduko dira. Aurredenboraldiko estropadetan nahiko ondo moldatu dira elantxobetarrak, eta horrenbestez, itxaropentsu egingo diote aurre etxeko estropadari. Estropada eremua, behinztat, inork baino hobeto ezagutuko dute Busturialdeako arraunlariek.
Elantxobekoek, urteurren borobila izateaz gain, lehenengo estropada bertan izatea garrantzitsua dela esan dute. «Eskarmentua duen elkartea dela erakusteko aukera izango du Busturialdeak egun horretan», adierazi du Patxi Egurrola Elantxobe Arraun Elkarteko lehendakariak.
Sariak eta hasiera ordua
Sariak be ez dira edonolakoak izango: 2.340 euro lehenengo saria (eta ikurrina), 1.950 euro bigarrena eta 1.430 hirugarrena.
Txapelketa bera 12:00etan hasiko da, eta hiru tandatan banatuta jokatuko da. «Tandak zozketa bidez erabakiko dira». Lau kaletan banatuta, guztira, arraunlariek 5.556 metro egin beharko dituzte arraunean (3 milia). Bestetik, txapelketa EiTBk zuzenean emongo duela jakin eragin dute estropadako antolatzaileek.