
San Joan sua Bermeon
Udako solstizioaren etorrera behar bezala ospatzeko, milaka su piztuko dira bihar Euskal Herrian. Suaren bueltan batuko dira euskal herritarrak, garren gainetik salto eginez, atzean utzi gura dituzten objektuak errez, dantza eginez…
Busturialdean be, zelan ez, San Joan bezperako akelarre alaiak izango dira han eta hemen. Herri zein auzo, hamaika izango dira urteko gaurik laburrenean piztuko diren suak. Janik eta edanik be ez da faltako. Eskualdeko San Joan suetako egitaru guztiak hemen aurki ditzakezue:
Ajangiz
21:30ean. Kanpantxun.
Arratzu
21:00etatik aurrera. Sorgin gaua Belendizen. Merienda egingo dute lehenengo, eta sua piztuko dute gero. Gauari amaiera emoteko, txokolatea banatuko dute.
Bermeo
19:30ean. Kalejira Bermeotarrak fanfarrearen eskutik.
20:30ean. Kalejira alde zaharretik.
21:00ean. Sabino Arana enparantzan, musika giroa alaitzeko.
22:30ean. Ekitaldiaren hasiera: aurreskuak, irrintziak, San Joan kantak. Ondoren: umeen sorgin dantza eta sua. Abestiak www.bermeokoudala.net-en daude eskegita. Antolatzaileak: Irrintzilari taldea, Bermeoko Abesbatza, Kankinkabara Txistulari Taldea, Euskeraz Berbetan, Alkartasuna Dantza Taldea eta Jai Batzordea.
Busturia
10:00etatik 13:00etara. Donibane ukendua egiteko landareen bila joateko ibilbidea (10 euro).
21:00etan. San Joan sua, Axpe auzoko Ispilueta zelaian.
Ea
23:00etatik aurrera. Sua piztuko dute.
Bedaroan, iluntzean. Miradore atzean.
Natxituan, 19:00etan . Gurutzeganen. 21:30etik aurrera, dantzak, jatekoak eta sua.
Ereño
22:00etan. Gabikan. Ostean, bakailao jana, trikitilariek alaituta.
Errigoiti
20:30ean. Metxikan, eliza ondoan, trikitilariek alaituta. Ostean, afaria egingo dute.
Forua
Bihar, 21:30ean. Dantzak suaren inguruan eta txokolate jana.
Gautegiz arteaga
20:00etan. Umeentzako
merienda herriko parkean.
21:00etan. Sua piztu.
Gernika-Lumo
19:00etatik aurrera. Astrako goiko aparkalekuan (Herrirak antolatuta): Musika, sardina-jana, presoen aldeko postuak. Sua 22:00etan piztuko dute.
Ibarrangelu
21:00etan. Frontoi atzeko parkinean.
Kortezubi
19:00etan. Oman.
Mendata
19:00. Marmiz auzoko jaien barruan egingo dituzte mendatarrek san juan sua eta sardina jana.
Morga
Auzoetan. Baserritarrek euren kabuz pizten dituzte suak.
Mundaka
18:30ean. Sorgin txikiari su ematea Erreka auzoan, dantzari txikiek lagunduta (3, 4, 5 eta 6 urtekoek dantza egingo dute).
19:45ean. Esku pilota partidak frontoian.
22:30ean. Sorgin Nagusia; ondoren, FMa, plazan.
Murueta
21:30ean. Larrabe auzoan.
Muxika
Gaur, 17:30etik aurrera. San Joan jaia Urretxindorra eskolan: puzgarriak eta jolasak eta txitxiburduntzia. Iluntzean, sua piztuko dute. Sorgin jantzita joateko deia egin dute.
Bihar, 21:00etan. Ariatzako plazan. Suaren aurrean abesteaz gain, barbakoak atonduko dira, bakoitzak ekartzen dituen jakiak erretzeko.
Bihar, 21:00etan. Ajurian, sua piztuko dute. Ostean, bakailao jana.
Nabarniz
20:00etan. San Joan sua piztuko dute Aberastegi aparkalekuan.
20:30ean. Sardina-jana.
Sukarrieta
22:00etan. Sua, Potuondon (Batzokiaren atzekaldean).
Ostean, txokolatea banatuko dute.