
Eako erreka eguneko ospakizunak
Udari ongi-etorri beroa emanez, sanjoanetan murgilduko dira Busturialdeko kostaldeko bi herri. Hain zuzen, herriko jai nagusiak ospatuko dituzte egunotan Ean eta Mundakan, egitarau apartagaz biak be. Mundakaren kasuan, gainera, San Pedro jaietarako aperitiboa izango dira sanjoanak, ate joka baitatoz sanpedroak be.
Herri bi horiez gain, halanda be, Busturialdeko beste herri batzuetako auzoek be ospatuko dituzte San Joan jaiak. Ajangizko Kanpantxu auzoa, Bermeoko Arane Gibelortzaga auzoa, Ereñoko Gabika auzoa, Errigoitiko Metxika, Gernika-Lumoko San Juan Ibarra plaza, Mendatako Lamikiz eta Muxikako Ajuria dira horren adibide. Mendatan, gainera, ospakizun bikoitza edukiko dute asteburuan, Marmizen San Pedro ospatuko baitute biharko egunean.

Mundakako San Joan jaiak
Bakailao jana, Luhartzen kontzertua eta Dj gaua egongo dira gaur Kanpantxun, eta musika eskolako ikasleen erakustaldia, euskal dantzak eta Rock n’ band-en kontzertua San Juan Ibarran. Ean eta Mundakan be, zelan ez, jai girorik ez da falta izango. Sardina jana, poteo herrikoia eta erromeria izango dituzte, esaterako, Ean. Mundakan, aldiz, suhiltzaileen igeri bidea, Gaztezar dantza taldearen ekitaldia, koadrilen jaitsiera eta Urgatx eta Saguzahar taldeen kontzertuak egongo dira.
Jaiak, dena den, hurrengo egunetan izango du jarraipena herri bi horietan, ekitaldiz blai baitaude oraingoan be egitarauak. Aspertzeko betarik ez da egongo, beraz, sua baino askoz gehiago dakartzaten jaietan.
Egitarau guztiak
Ajangiz (Kanpantxu)
Ekainak 22, gaur. 20:00etan, bakailao jana; 22:00etan, Luhartz eta Dj gaua.
Ekainak 23, bihar. 18:00etan, umeen jolasak; 20:00etan, sardina jana; 21:00etan, mus txapelketa (20:30ean emon behar da izena); 21:30ean, San Joan sua.
Ekainak 24, etzi. 20:00etan, briska txapelketa (19:30ean emon behar da izena); ondoren, txokolate jana.
Ekainak 30. 13:00etan, Eperlandara igoera eta hamaiketakoa.
Uztailak 1. 12:00etan, euskal dantzak; 15:00etan, herri bazkaria; 18:00etan, musika.
Bermeo (Arane Gibelortzaga auzoa)
Ekainak 23, bihar. 09:00etatik 11:30era, II. Marmitako txapelketarako izena emotea zabalduko dute; 11:30ean, sokatira erakustaldia; 14:30etik aurrera, marmitako txapelketako kazolen aurkezpena.
Ekainak 24, etzi. Mezak, Gaztelugatxeko Donienen; egunean zehar, musika Arane Gibelortzaga auzoko txosnan; iluntzean, Trikizio taldearen kontzertua.
Ea
Ekainak 22, gaur. 19:30ean, txupinaren jaurtiketa eta sardina jana, plazoletan; 20:30ean, Oxabigaz poteoa, herrian ze-har; 23:30ean, erromeria Oxabigaz.
Ekainak 23, bihar. 12:00etan, umeen frontenis txapelketa; 13:00etan, bertso poteoa; 15:00etan, herri bazkaria, plazoletan, eta ondoren, mus txapelketa; 19:30ean, Sezala perkusio taldearen emanaldia; 22:00etan, argazki proiekzioa, Aritzan; 23:00etan, su artifizialak eta San Joan sua; 00:00etan, Gora Herriaren kontzertua.
Ekainak 24, etzi. Goizean zehar, txistulariak; 12:00etan, meza santua eta aurreskua; 12:30ean, aurreskua eta hamaiketakoa; 17:30ean, eskupilota partidak frontoian; 19:30ean, Josu Bergararen kantaldia, plazoletan.
Ekainak 25, astelehena. 12:00etan, umeen jolasak, frontoian; 16:30ean, gaztelu lehiaketa, hondartzan; 19:00etan, euskal dantzak herriko taldearen eskutik, frontoian; 20:00etan, umeentzako berbena.
Ekainak 26, martitzena, ietarren eguna. 12:30ean, kaxarranka; 13:30ean, poteoa herrian zehar, Ardoa Barrura fanfarriagaz; 17:30ean, piñatak eta erreka jaitsiera; 20:00etan, poteoa herrian zehar, Lekittoko perkusio taldeagaz; 23:00etan, erromeria, Joxe Mendizabalegaz.
Ereño (Gabika)
Ekainak 23, bihar. 09:00etatik aurrera, Ereñoko Raida; 17:00etan, briska txapelketa Ereñoko, Gabikako eta Nabarnizko bizilagunen artean; 22:00etan, San Joan suak eta, ostean, bakailao jana, trikitilariek alaituta.
Ekainak 24, etzi. 12:00etan, meza nagusia; 13:00etan, Kabelinatxe dantza taldearen saioa; 18:30ean, txantxiku txapelketa.
Errigoiti (Metxika)
Ekainak 23, bihar. 10:00etan, erakustxakurren III. txapelketa; 19:00etan, asto probak (Errigoitiko Iñaki Erleaga, Paresiko Oiñak, Gernika Jatetxea eta Lumoko Ordorika).
Ekainak 24, etzi. 12:30ean, meza; 18:30ean, idi probak (Arrietako Iturbe harategia, Lumoko Ordorika, Kortezubiko Maderas Duñabeitia).
Gernika-lumo (San Juan ibarra)
Ekainak 22, gaur. 18:00etan, musika eskolaren erakustaldia; 21:00etan, txupinaren jaurtiketa eta euskal dantzak; 22:00etan, rock n’ band kontzertua (Segundo Olaeta Musika Eskolako banda eta konboa).
Ekainak 23, bihar. 16:00etan, musika emanaldia; 17:00etan, umeen jolasak; 19:30ean, txokolate jana. 19:00etan, kale antzerkia euskaraz: Libertia (Hortzmuga).
Ekainak 24, etzi. 13:00etan, herri kirolen erakustaldia; 16:30ean, umeen jolasak; 19:30ean, erromeria Egan taldeagaz; 23:00etan, jai amaierako txupina.
Mendata (Marmiz)
Ekainak 23, bihar (San Pedro). 11:00etan hasiko dute jaieguna. Ostean, hamaiketakoa, poteoa, umeen jolasak… 14:00etan, bazkaria; gauean: sardina jana.
Mendata (Lamikiz)
Ekainak 24, etzi. 12:00etan, meza herriko koruak abestuta (Elexalden eta Albizen ez da mezarik egongo egun horretan); meza ostean, alboka, triki eta pandero hirukoteak alaituko du giroa. Pintxoak eta edaria egongo dira; baita bertsolariak be.
Mundaka
Ekainak 22, gaur. 16:30ean Izarotik Mundakara suhiltzaileen igeri bidea; 18:00etan, Gaztezar Dantza Eskolaren ekital- dia frontoian (euria eginez gero, Islakale kiroldegian ); 20:00etan, Kuadrillen Bajadie Basaranetik behera, buru gainean kapelak eramanez; 22:00etan, kontzertuak plazan: Urgatx eta Saguzahar.
Ekainak 23, bihar. 08:00etan, mendi ibilaldia Islakale kiroldegitik abiatuta (Gaztezar Mendi Taldeak antolatuta); egun guztian zehar, Iruñeko Muthiko Alaiak fanfarrea kalerik kale. 18:30ean, sorgin txikiari su ematea Erreka auzoan, dantzari txikiek lagunduta (3, 4, 5 eta 6 urtekoek dantza egingo dute); 19:45ean, esku pilota partidak frontoian; 22:30ean, iluntzean Sorgin Nagusia; ondoren, FMa, plazan.
Ekainak 24, etzi. Goizean, Iruñeko Muthiko Alaiak fanfarrea kalerik kale; 13:00etan, herri kirolak, plazan (euria izanez gero, Islakale kiroldegian); 18:00-etan, Itxas jaia, masta-palo eta guzti, Betrokolope, Pelikan eta Oilogo- rrak taldeek antolatuta; 22:30ean Deabru Beltzak taldearen ikuskizuna, plazan.
Ekainak 25, astelehena, umeen eguna. 11:00etan, umeentzako jokoak, frontoian, Ludoteka Guztiok-ek antolatuta (euria eginez gero, Islakale kiroldegian); 17:00etan, buruhandien kalejira; 18:00etan, tailerrak plazan (euria izanez gero, Islakale kiroldegian); 21:00etatik 24:00etara, disko Arima Eroa (Dj. Mitxel).
Ekainak 26, martitzena, nagusien eguna. 13:00etan, elizan, Meza Santua; 14:00etan, nagusien bazkaria Kasinoan, Duo Marfil taldeagaz.
Ekainak 27, eguaztena. 18:00etan, Gorriti eta bere animaliak, Talan; 20:00etatik 24:00etara, kubatar jaialdia, plazan.
Ekainak 28, eguena. 03:00etan, ohitura zaharrari jarraituz, Alborada, udalbatza osoarekin; 20:00etan, txikien play-back txapelketa, plazan; 22:00 nagusien play-back txapelketa. Ondoren, FMa, plazan.
Muxika (Ajuria auzoa)
Ekainak 23, bihar. 13:00etan, txakolin dastaketa eta ostean herri bazkaria; arratsaldean, erromeria, mus eta briskaldia; 21:00etan, San Joan suak eta, ostean, bakailao jana.
Ekainak 24, etzi. 12:30ean, meza nagusia; ostean, eskupilota partidak (Gernika-Lumo-ko eta Munitibar-Aulestiko eskolako pilotariak); artean, Ibarruriko Baso Txoritxu dantza taldea.
Ekainak 25, astelehena, San Joantxu eguna. 12:30ean, hilen aldeko meza; ostean,
kopautxoa jaiei amaiera emoteko.