Peru Harri Museoa bisitatuko dute mendatarrek zapatuan
Mendatarrek Peru Harri Museoa (Leitza; Nafarroa) bisitatuko dute zapatuan. Udaletik azaldu dutenez, izena emoteko epea gaur zarratuko dute, eta horrenbestez, lehenbailehen apuntatzea gomendatu dute. Izena emoteko, Udalak bi telefono zenbaki jarri ditu ...
Mendatarrek Peru Harri Museoa (Leitza; Nafarroa) bisitatuko dute zapatuan. Udaletik azaldu dutenez, izena emoteko epea gaur zarratuko dute, eta horrenbestez, lehenbailehen apuntatzea gomendatu dute. Izena emoteko, Udalak bi telefono zenbaki jarri ditu eskuragarri: alde batetik udaletxeko 64.625.47.22 telefonoro zenbakira deitu dezakete interesatuek, eta bestetik, Idatze Etxeko 94.625.72.04 telefono zenbakira. Idatze Etxean izena emoten dutenek, gainera, goizez edo arratsaldez deitzeko aukera izango dute.
Mendatarrak 08:30ean urtengo dira Eleizaldetik, eta 11:30ean museora helduko dira. Museoaren bisita gidatua Iñaki Perurena harrijasotzaile famatuak egingo du, eta ostean, bildutakoek bazkaria jango dute herriko jatetxe baten. Bazkalostean, bestalde, Donostiara (Gipuzkoa) joango dira irteeran parte hartzen dutenek.
Izena emoterakoan, bost euro ordaindu beharko dituzte mendatarrek.