Zapatuan baseliza ibilaldia egingo dute Gautegiz Arteagan
Antoliñape Kultur Elkarteak antolatuta, Gautegiz Arteagako herritarrek zortzigarren baseliza ibilaldian parte hartzeko uakera izango dute asteburuan. Zapatuan egingo dute martxa, eta urtero bezala, herriko baselizak bisitatuko dituzte: San Antolin, Ka...
Antoliñape Kultur Elkarteak antolatuta, Gautegiz Arteagako herritarrek zortzigarren baseliza ibilaldian parte hartzeko uakera izango dute asteburuan. Zapatuan egingo dute martxa, eta urtero bezala, herriko baselizak bisitatuko dituzte: San Antolin, Karmen, San Bartolome eta San Lorentzo.
Mendizaleak herriko plazan batuko dira, eta 09:30ean ekingo diote ibilbideari. Erdi mailako zailtasuna du Gautegiz Arteagako mendi martxak.