250 parte hartzaile inguru batu gura dituzte Urdaibike martxan
Urdaibike martxak Euskal Herriko eta inguruko erkidegoetako 250 mendi bizikleta zale inguru batzen ditu urtero, eta aurten be bide beretik jarraitu gura dute antolatzaileek. Hala, etziko martxan parte hartzaile asko batzea espero dute. Irteera eta helm...
Urdaibike martxak Euskal Herriko eta inguruko erkidegoetako 250 mendi bizikleta zale inguru batzen ditu urtero, eta aurten be bide beretik jarraitu gura dute antolatzaileek. Hala, etziko martxan parte hartzaile asko batzea espero dute. Irteera eta helmuga Errigoitiko Metxika auzoan jarriko dituzte, baina parte hartzaileek itsasadarraren ezkerralde guztia zeharkatuko dute, paisaia ederraz gozatzeko aukera izanez.
Izena aldez aurretik emoteko epea gaur amaituko da. Interesatuek http://www.jfgsport.es helbide elektronikoan sartu beharko dute, eta helbide horretan dagoen eskuorria bete beharko dute. Halanda be, probaren egunean be izena emoteko aukera izango dute txirrindularitza zaleek.
Azken urteetan bezala, bestalde, oinezko martxa egiteko aukera emongo dute antolatzaileek.
BTT MARTXA
Mendi bizikleta martxak 50km inguru izango ditu, eta 10:00etan hasiko dira pedalei eragiten parte hartzaileak. Txirrindularitza zaleek 3.019 metroko desnibel metatu gainditu beharko dute. Izena aldez aurretik emoten dutenek hiru euro gutxiago ordaindu beharko dituzte: federatuek 12 euro, eta federatugabeek 17 euro.
OINEZKOEN MARTXA
Oinezkoen mendi martxak 25 kilometro inguru izango ditu, eta 09:00etan hasiko dira oinez egiten parte hartzaileak. Oinezkoen martxa aukeratzen dutenek ez du Solluberaino joan beharko, eta horrenbestez, proba errezagoa izango da. Aldez aurretik izena emon gura dutenek bi euro gutxiago ordaindu beharko dituzte: 10 euro.