San Pedroetako mendi martxa egingo dute domekan
San Pedro jaietako egitarauaren barruan, Mundakako Gaztezar Mendi Taldeko kideek mendi martxa berezia antolatu dute, urtero legez. Parte hartzaileek Mundakan hasiko dute martxa, baina itsasadarra zeharkatuko dute itsasuntziz. Halanda be, itasadarra zeh...
San Pedro jaietako egitarauaren barruan, Mundakako Gaztezar Mendi Taldeko kideek mendi martxa berezia antolatu dute, urtero legez. Parte hartzaileek Mundakan hasiko dute martxa, baina itsasadarra zeharkatuko dute itsasuntziz. Halanda be, itasadarra zeharkatzeko, derrigorrezkoa izango da antolatzaileek banatutako txartela eroatea. Domekan egingo dute mendi martxa.
Martxan parte hartzeko ez da izena emon behar, baina interesatuek 08:00etan egon beharko dute herriko kiroldegian. Informazio gehiago gura duten mendizaleek, 615.718.239 edo 678.318.168 telefono zenbakietara deitu dezakete.