
George Steer kazetariak Gernikako bonbardaketa mundura zabaltzeko erakutsitako "ausardia" azpimarratu zuten atzo [apirilak 26], bere monolito aurrean egindako omenaldian. Kazetariaren semeak gerra kazetariak "eguneroko historialariak" direla nabarmendu zuen, "ohore guztia" merezi dutela iritzita.

4 minutuko sirena hotsak hartu ditu, apirilaren 26ro modura, Pasealekua, Astrako babeslekua, Errenteriako zubia edota Merkurio ingurua.

Memoria, artea eta egungo gerren aurkako salaketa uztartu zituen atzo Gernika garretan antzerkiak, Gernikako bonbardaketaren 89. urteurrenean. Herri antzerkiak herriaren memoria plazaratu zuen, herritik sortutakoa. Eta Kandelen ibilbidea amaitzerakoan mende erdiko salaketek bere horreta dirautela adierazi zuten Gernika Batzordekoek: "Gerra bat eta beste bat eta beste bat. Elkarren gainean, elkar estaltzen diren geruza informatiko soil bihurtuta".

'Giza eskubideen aldeko sormena: kartel politikoak' izeneko erakusketa inauguratu dute gaur [apirilak 25], Elai Alai areto txikian. 2024ko International Socio-Political Poster Biennalen saritutako artelanek osatuta dago.

Ernaik manifestazioa egin du Gernika-Lumoko kaleetan barrena. Gernikako bonbardaketaren 89. urtemugaren harira, atzoko eta gaurko "gerra hotsak" salatu dituzte. Akorduan eduki dituzte Palestina, NATOren "sinisgarritasun krisialdia", feminismoaren aurkako oldarraldia edota AEBen gerra politika "inperialista".

Hiroshimako eraso nuklearretik eta nazien holokaustotik onik ateratako biolinen bakearen aldeko doinuak transmititu dituzte gaur (apirilak 24) Gernika-Lumoko Batzarretxetik.

Emakumezkoen Euskal Herriko txirrindulari lasterketarik entzutetsuena Busturialdetik pasatuko da, maiatzaren 16an.

Egia, aitortza, memoria eta justizia aldarrikatuko dituzte, aurten ere, Gernikako bonbardaketaren 89. urteurrenean. Memoria lantzeko egitaraua prestatu dute udalerriko talde eta eragileek.

Elantxobeko portuko Tinglaupean ikusgai dago ‘De Bizkaia de toda la vida’ erakusketa. Jon Uriarte eta Tomas Ondarraren izenburu bereko liburua du oinarri erakusketa ibiltariak, baina Elantxobera doitutako panelak ere baditu. Interesdunek domeka bitarteko epea dute doan bisitatzeko. Ondare erakusketak, gainera, audiodun atala eta herriko interesguneak biltzen dituen ibilbidea ere baditu.

Euskal Prospekzio Taldeak piztuko du Astrako sirena, Gernikako bonbardaketaren 89. urteurreneko ekimenen baitan, Lobak taldeak gonbidatuta. Lobek euren lana aitortu gura diete prospekzio taldekoei, eta Eneko Madariaga Euskal Prospekzio Taldeko kideak proposamena «pozarren» hartu dutela dio.