Kostaren eta Itsasoaren Espainiako Zuzendaritza Nagusiak 30 uteko kontzesioa onartu dio Murueta Ontziolari, baina legezkotasuna "egiaztatu barik" dituzten lur orubeak eta handitzeak "handik kanpo" utzi ditu. Ebazpenak itsas-lehorreko jabari publikoa berreskuratzeko prozedurak berriz aktibatzea eskatzen du, baina arriskuan jartzen du alboko lurretan palafitoa eraikitzeko proiektuaren bideragarritasuna.


Beasainen kontra 2-0 galdu ostean, Bermeo play-off postuetatik urrundu da. Bermeoko taldea laugarren sailkatua zen beasaindarren kontra jokatu aurretik, baina jardunaldia amaituta, bosgarren postura arte bajatu dira bertokoak. Bermeotarrek ez zuten par...

Joan den barikuan Ertzaintzak lau emakume atxilotu zituen Bermeoko supermerkatu batetik produktuz betetako orga bat lapurtzen saiatzeagatik. Gertakaria laurak aldera izan zela jakinarazi dute. Arinago emakumeak supermerkatu barruan zein kanpoan kuxkusean ibili zirela azaldu dute Ertzaintzatik eta erosketa txikiak be egin zituzten. Laurak aldera, barriz, emakumeetako bik produktuz beteta zegoen orga bat ateratzen saiatu ziren kutxatik pasatu barik. Horretarako, hirugarren emakumearen laguntza izan zuten; harek sarrerako hesia zabaltzen lagundu baitzuen. Supermerkatuko langileek, halanda be, orga eroatea galarazi zuten, baina hiru emakumeak alde egitea lortu zuten kanpoan zain zegoen laugarren emakumearen furgonetan. Orgako produktuak 430 eurotan zenbatetsi zituzten ondoren langileek. Minutu batzuk beranduago aurkitu zuten ibilgailua lau emakumeekin. 23, 27, 41 eta 59 urte dituzte Ertzaintzak atxilotu zituen emakumeak. Lapurreta delitua egitea egotzi diete. Ertzaintzatik azaldutakoaren arabera, “atxilotuetako bik antzeko gertakariekatik aurrekariak dituzte”.

Mikel Caballero (Basauri, 1966) eta Haimar Arejita (Gernika-Lumo, 1976) Gatibu talde gernikarraren kideak dira. Duela gutxi Zazpi kantoietan diskoa kaleratu du Gatibuk, eta nabarmendu dutenez, orain arte egin duten “diskorik onena” da. Hala, pozarren azaldu dira azken emaitzagaz, soinu ikaragarria lortu baitute, Iñigo Etxebarrieta soinu teknikariaren laguntzagaz. Diskoa barritasunekin dator, baina zaleek be gustuko dutela deritzote baxu-joleak eta gitarra-joleak. Durangoko Azokan, esaterako, diskorik salduena izan zen gernikarrena. Alex Sardui eta Gaizka Salazar taldekideekin batera Euskal Herriko plazetan abesti barriak aurkezteko gogotsu daude orain. Duela gutxi kaleratu duzue ‘Zazpi kantoietan’ bosgarren diskoa. Pozik emaitzagaz? Haimar Arejita: Pozik gaude emaitzagaz. Kalitate handiko soinua lortu dugu estudioan, eta abestiak oso ondo geratu direla deritzogu. Taldearen diskorik hoberena da, hirugarrenagaz batera. Laugarren diskoan antzeko soinua zuten hiru kanta daude, eta hortik hasi ginen hariari tiraka. Mikel Caballero: Nire ustez be diskorik hoberena da. Desbardina da, eta asko gustatzen zait. Burukomin asko emon ditu disko barriak? Arejita: Grabazio estudioan sartzea beti da burukomin bat. Ondo egin gura duzu, eta gauza asko dauzkazu buruan bueltaka. Musikariok abesti perfektuak egin gura ditugu, eta detaile guztiak kontuan hartzea ez da erraza izaten batzuetan. Halanda be, asko gozatzen dugu; ez pentsatu sufritzen ibiltzen garenik [barreak]. Apur bat estresagarria izaten [...]

Gaurtik domekara bitartean, Euskal Herriko surflari hoberenak batuko dira Mundakan. Hain zuzen, Euskal Surf Zirkuituko azken proba jokatzen dabiltza, 64 surflari. Gaur goizean zehar, lehen sailkapen txandak egin dituzte, eta Mundakara hurbildu diren ikusleek parte hartzaileen abileziagaz gozatzeko aukera izan …

Joan den asteburuan Europan lehenengo partida irabazi ostean, Amlin Challenge txapelketan bigarren partida irabazteko aukera izango du Bizkaia Gernikak, bihar. Hain zuzen, Rovigo talde italiarraren kontra jokatuko dute bueltako partida, garaipena Gerni...

Muxikako Udalak Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalera joateko autobusa jarriko du zapatuan. Muxikarrak 15:30ean irtengo dira Kurtzero auzoko autobus geltokitik, baina Ariatzan eta Zugastietan be batuko dituzte bertsozaleak.
Autobusean joateagatik ez da ordaindu behar, baina ezinbestekoa da izena aldez aurretik emotea. …

Lantegi Batuakeko langileek lanetik kanpo egiten dituzten hainbat lan ikusgai daude Bermeoko Nestor Basterretxea Aretoan domekara bitartean ohiko ordutegian, 19:00etatik 21:00etara. Jarduera okupazional modura egiten duten lana dela azaltzen du Jon Aranaza tailerreko monitoreak «erakusketa honen bitartez jendeari erakutsi gura diogu Lantegi Batuakeko langileak kapaz direla beste hainbat gauza egiteko, ez bakarrik lan orduetan egiten dutena». Hainbat teknika erabiltzen dituzte beren artelanak egiterako orduan, «guri ez digu balio esatea: nik hau ezin dut egin. Guk ez dugu hori onartzen. Prozesuaren barruan beti aurkitzen dugu teknikak gauzak egin ahal izateko , dana egin ahal dute». Bestalde, langileen eguneroko lana be ikus daiteke erakusketan ipini duten bideo batean.

Espainiako armadaren Garellano errejimentuari buruzko erakusketa baten hartutako kaskoa eraman du Gernika-Lumoko Bakearen Museora KEM-MOC Bilboko talde antimilitaristak. Taldeko kideetako batek hilaren 6an egindako “ekintza baketsu” baten hartu zuen kaskoa erakusketatik, “Garrellano errejimentuaren basakeriak salatzeko”. Ekintza horretan, gerra kotxe batera kateatu ziren taldeko ordezkariak, beste batzuk erakusketaren sarrera oztopatzen zuten bitartean. Zalapartaren erdian hartu zuen kaskoa taldeak. Talde antimilitaristak azaldu duenez, “gerratik bakera dagoen bidea sinbolizatzeko” eraman dute kaskoa Bakearen Museora. Izan be, gerrarako erabiltzen diren azpiegitura eta tresna guztiek beste erabilera bat izan behar dutela deritzote. Diotenez, “gerratik kultura arlora egin behar da salto, Astran gertatu bezala”. Hala, arma lantegi bat sormen lantegi bihurtzea goraipatu dute. Taldeko ordezkariek diotenez, Garellano errejimentua eta gerrak salatzeko hartu zuten kaskoa. Izan be, hainbeste sufrimendu eragin duen errejimentu bat erakusketa bategaz omentzea iraingarria dela deritzote. Horregatik, antzeko egoerak gertatzen direnean, gizarteak desobendientzia zibilaren bidea hartu behar duela esan dute. Antimilitaristek Astran emon dute prentsaurrekoa, eta ostean, Bakearen museora eraman dute kaskoa. Ekimenean, Natxo de Felipe musikariak, Pedro Ibarra EHUko irakasleak eta Ekologistan martxan taldeko kideek be parte hartu dute.

Arratzuko Udalak jakinarazi duenez, laster bukatuko dituzte Uarka eta Belendiz auzoen artean egiten ari diren bidegorriko lanak; hain zuzen be, diotenez, zuhaixken landaketa, farolak ezartzea, ureztatze hoditeria eta Uarka eta Belendiz arteko asfaltatzea baino ez zaie falta beharginei lanei bukaera …

Errigoitiko alkate Iñaki Madariagak azaldu duenez, udalak 713.171,95 euroko mailegua eskatu du, Bizkaiko Foru Aldundiaren aldeko txosten jurikoagaz; izan be, Madariagaren arabera, «diru sarrera batzuk jaso behar zituen Errigoitiko Udalak eta momentuz, diru hori ez denez sartu, ordaindu ezin izan …