Autobusa jarriko dute muxikarrek bertsolari txapelketaren finalera joateko
Muxikako Udalak Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalera joateko autobusa jarriko du zapatuan. Muxikarrak 15:30ean irtengo dira Kurtzero auzoko autobus geltokitik, baina Ariatzan eta Zugastietan be batuko dituzte bertsozaleak.
Autobusean joateagatik ez da ordaindu behar, baina ezinbestekoa da izena aldez aurretik emotea. …
Muxikako Udalak Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalera joateko autobusa jarriko du zapatuan. Muxikarrak 15:30ean irtengo dira Kurtzero auzoko autobus geltokitik, baina Ariatzan eta Zugastietan be batuko dituzte bertsozaleak.
Autobusean joateagatik ez da ordaindu behar, baina ezinbestekoa da izena aldez aurretik emotea. Interesatuek Zubietaerrotan edo udaletxean emon dezakete izena, 94.625.79.42 edo 94.625.27.01 telefono zenbakietara deituz.
Bizkaiko bertsolaritzaren jaian bi muxikarrek parte hartuko dute aurten, eta herrikideak harmailetan egongo dira animoak emoten. Onintza Enbeita irabazlearen txapelagatik lehiatuko da, eta Jon Lopategik txapela jantziko dio irabazleari.