Lau emakume atxilotu dituzte supermerkatu batean lapurtzen saiatzeagatik
Joan den barikuan Ertzaintzak lau emakume atxilotu zituen Bermeoko supermerkatu batetik produktuz betetako orga bat lapurtzen saiatzeagatik. Gertakaria laurak aldera izan zela jakinarazi dute. Arinago emakumeak supermerkatu barruan zein kanpoan kuxkusean ibili zirela azaldu dute Ertzaintzatik eta erosketa txikiak be egin zituzten. Laurak aldera, barriz, emakumeetako bik produktuz beteta zegoen orga bat ateratzen saiatu ziren kutxatik pasatu barik. Horretarako, hirugarren emakumearen laguntza izan zuten; harek sarrerako hesia zabaltzen lagundu baitzuen. Supermerkatuko langileek, halanda be, orga eroatea galarazi zuten, baina hiru emakumeak alde egitea lortu zuten kanpoan zain zegoen laugarren emakumearen furgonetan. Orgako produktuak 430 eurotan zenbatetsi zituzten ondoren langileek. Minutu batzuk beranduago aurkitu zuten ibilgailua lau emakumeekin. 23, 27, 41 eta 59 urte dituzte Ertzaintzak atxilotu zituen emakumeak. Lapurreta delitua egitea egotzi diete. Ertzaintzatik azaldutakoaren arabera, “atxilotuetako bik antzeko gertakariekatik aurrekariak dituzte”.
Joan den barikuan Ertzaintzak lau emakume atxilotu zituen Bermeoko supermerkatu batetik produktuz betetako orga bat lapurtzen saiatzeagatik.
Gertakaria laurak aldera izan zela jakinarazi dute. Arinago emakumeak supermerkatu barruan zein kanpoan kuxkusean ibili zirela azaldu dute Ertzaintzatik eta erosketa txikiak be egin zituzten. Laurak aldera, barriz, emakumeetako bik produktuz beteta zegoen orga bat ateratzen saiatu ziren kutxatik pasatu barik. Horretarako, hirugarren emakumearen laguntza izan zuten; harek sarrerako hesia zabaltzen lagundu baitzuen.
Supermerkatuko langileek, halanda be, orga eroatea galarazi zuten, baina hiru emakumeak alde egitea lortu zuten kanpoan zain zegoen laugarren emakumearen furgonetan. Orgako produktuak 430 eurotan zenbatetsi zituzten ondoren langileek.
Minutu batzuk beranduago aurkitu zuten ibilgailua lau emakumeekin. 23, 27, 41 eta 59 urte dituzte Ertzaintzak atxilotu zituen emakumeak. Lapurreta delitua egitea egotzi diete. Ertzaintzatik azaldutakoaren arabera, “atxilotuetako bik antzeko gertakariekatik aurrekariak dituzte”.