Etxean jokatu arren, Gernika Bizkaia saskibaloi taldeko neskentzat ez da asteburu ona izan, sailkapen orokorreko azken postuetako taldeetako baten aurka galdu baitute. Zapatuan izan zen Malosteko norgehiagoka, baina kiroldegia bete zuten zaletuen babesa izatea ez zen nahikoa izan, eta 66-70 galdu zuten gernikarrek Zamorako (Espainia) Quesos El Pastor de la polvorosa taldearen aurka.
Nahiko berdinduta aritu ziren jokatzen bi taldeak, baina norgehiagokaren azken minutuetan zamorarrek erabakita utzi zuten lehia, garaipena eskuratuta. Mario Lopezek esan du ez zituzten eduki bost minutu on. “Aldea hartu izan dugun bakoitzean, El Pastorrek oso azkar berreskuratu izan du”. Hori horrela, “lanean jarraitu behar” dutela esan du entrenatzaileak.
Gernika Bizkaiak Quesos el Pastor de la polvorosaren aurka jokatutako partida