Hasi da Euskal Surf Zirkuituko azken proba Mundakan
Gaurtik domekara bitartean, Euskal Herriko surflari hoberenak batuko dira Mundakan. Hain zuzen, Euskal Surf Zirkuituko azken proba jokatzen dabiltza, 64 surflari. Gaur goizean zehar, lehen sailkapen txandak egin dituzte, eta Mundakara hurbildu diren ikusleek parte hartzaileen abileziagaz gozatzeko aukera izan …
Gaurtik domekara bitartean, Euskal Herriko surflari hoberenak batuko dira Mundakan. Hain zuzen, Euskal Surf Zirkuituko azken proba jokatzen dabiltza, 64 surflari. Gaur goizean zehar, lehen sailkapen txandak egin dituzte, eta Mundakara hurbildu diren ikusleek parte hartzaileen abileziagaz gozatzeko aukera izan dute.
Bihar be, 08:45ean hasiko da txapelketa. Finalaurrekoak eta finala, bestalde, domekan jokatuko dituzte. Hurrenez-hurren 12:00etan eta 13:00etan.














