Play-off postuetatik urrundu da Bermeo Futbol Taldea
Beasainen kontra 2-0 galdu ostean, Bermeo play-off postuetatik urrundu da. Bermeoko taldea laugarren sailkatua zen beasaindarren kontra jokatu aurretik, baina jardunaldia amaituta, bosgarren postura arte bajatu dira bertokoak. Bermeotarrek ez zuten par...
Beasainen kontra 2-0 galdu ostean, Bermeo play-off postuetatik urrundu da. Bermeoko taldea laugarren sailkatua zen beasaindarren kontra jokatu aurretik, baina jardunaldia amaituta, bosgarren postura arte bajatu dira bertokoak.
Bermeotarrek ez zuten partida ona jokatu. Beasain gehiago izan zen, eta horrenbestez, merezita irabazi zituen hiru puntuak. Golak, halanda be, ez ziren bigarren zatira arte heldu. Gorka Britek sartu zituen Beasaingo taldearen bi golak 65. minutuan eta 80. minutuan. Hirugarrena sartzeko aukera be izan zuten gipuzkoarrek, baina ez zuten asmatu penaltia jaurtitzerakoan.
Ligaren hamaikagarren jardunaldia sartu zen Bermeo play off postuetan, eta lidertzan be egon zen pare bat jardunaldi. Azkenaldian, halanda be, ez dira fin ibili etxetik kanpo, eta puntu garrantzitsuak egin diete ihes Bermeokoei.