Aurki bukatuko dute Uarka eta Belendiz auzoen arteko bidegorria
Arratzuko Udalak jakinarazi duenez, laster bukatuko dituzte Uarka eta Belendiz auzoen artean egiten ari diren bidegorriko lanak; hain zuzen be, diotenez, zuhaixken landaketa, farolak ezartzea, ureztatze hoditeria eta Uarka eta Belendiz arteko asfaltatzea baino ez zaie falta beharginei lanei bukaera …
Arratzuko Udalak jakinarazi duenez, laster bukatuko dituzte Uarka eta Belendiz auzoen artean egiten ari diren bidegorriko lanak; hain zuzen be, diotenez, zuhaixken landaketa, farolak ezartzea, ureztatze hoditeria eta Uarka eta Belendiz arteko asfaltatzea baino ez zaie falta beharginei lanei bukaera emoteko.
Horrez gain, Uarka-Olesko zatiaren 2. faseko esleipenaren ostean, lanokin martxoan hastea aurreikusten du udalak. Horrek bukatutakoan, gainera, Olesko-Barrutia zatiaren gauzatze proiektua hasiko dutela jakinarazi dute.