Italian jokatuko dute basurdeek asteburuan
Joan den asteburuan Europan lehenengo partida irabazi ostean, Amlin Challenge txapelketan bigarren partida irabazteko aukera izango du Bizkaia Gernikak, bihar. Hain zuzen, Rovigo talde italiarraren kontra jokatuko dute bueltako partida, garaipena Gerni...
Joan den asteburuan Europan lehenengo partida irabazi ostean, Amlin Challenge txapelketan bigarren partida irabazteko aukera izango du Bizkaia Gernikak, bihar. Hain zuzen, Rovigo talde italiarraren kontra jokatuko dute bueltako partida, garaipena Gernika-lumora eramateko gogotsu. Bertokoek, etxetik urrun jokatu beharko dute, baina zale gernikarren laguntza izango dute Italian. Izan be, zenbait zalek bidaiatuko dute taldeagaz batera.
Taldeko ordezkariek azaldu dutenez, baina, ez da erraza izango partida irabaztea. Rovigok ez du garaipenik lortu Europan, eta gernikarren kontrako partida izan daiteke aukera egokiena lehenengoa lortzeko. Urbietan ikusitakoaren arabera, bi taldeen artean oreka handia dago, eta horrenbestez, biek irabazi dezakete norgehiagoka.