'Gernikako Txoria', itxaropenerako mezua Gazaraino iritsi dadin

Eskuahaldunak Eskultoreen Elkartearen 'Gernikako txoria' obra erraldoia Gernika-Lumora ekarri du Gernika-Palestina Herri Ekimenak, eta apirilaren 27a [astelehena] bitartean Jose Labauria plazan egongo da ikusgai.

Euskal Prospekzio Taldearen lanean sakonduko dute gaur

Eneko Madariaga Euskal Prospekzio Taldeko kideak hitzaldia eskainiko du gaur, 19:00etatik aurrera, Foruko Haitz Biribil txokoan.

Olatz Arrizabalaga, munduko txapeldun

Olatz Arrizabalagak Euskal Selekzioarekin jokatu du CIJBk antolatutako Munduko Txapelketa, Argentinan. Jokatu dituzten lau modalitateetako hirutan urrezko domina lortu dute selekziokideek.

Ireder Angulo Elexpe eta Irantzu Landa Ibarguengoitia —Arrolape Mendi Klubeko kideak

"Arrolapeko emakumeontzat, mendia saretzeko aitzakia da"

Arrolape Mendi Klubaren adar oso bestelako bi islatzen dituzten bi kidek, Ireder Angulo Elexpek eta Irantzu Landa Ibarguengoitiak, emakumezkoek mendi lasterketen zein martxen alorretan egun duten presentziaren, esanguraren eta erronken berri eman dute.

Alex Uriarte Atxikallende/Zaloa Iturbe San Jose

Turismo bulegoaren kudeaketa-ereduaren finkapena berretsi du Q ziurtagiriak

Gernika-Lumoko Turismo Bulegoak Turismo-kalitatearen Q ziurtagiriaren jarraipen auditoretzaren emaitza hobetu du, eta bere posizioa sendotu du: 8,76tik 9,36ra pasatu da. Denboran zehar mantendutako kudeaketa-ereduaren finkapena berretsi duela azterketak diote turismo bulegoko arduradunek.

Hartu eta eman, sarea ez apurtzeko

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzaren balio soziala ikertu dute Ane Zuazubiskar Iñarra eta Eneko Bidegain Aire Mondragon Unibertsitateko irakasleek, eta gizartearentzat sortzen duen balio sozial eta sozioekonomikoa "handia" dela ondorioztatu dute.

Erredakzioa

Ukrainako gerraren oihartzuna, argazkietan

Luis de Vega kazetariaren begiradak gidatuta, ukrainarrek gerra nola bizi duten ikus daiteke Gernika-Lumoko Kultur Etxean dagoen erakusketan: Ukraina, zibilen gerra. Bildumak ez du bakarrik suntsipena erakusten, gatazkaren erdian bizi diren zibilen bizitza baizik. Hala, argazkien aurrean jarri eta hausnartzera gonbidatzen ditu ikusleak.

Ondarroako aholkularitza entitate bat, bezero baten eskaerari erantzuten
Gernikako Sare Feminista

SKBk osoko bilkuren legezko aldizkakotasuna betetzen ez duela salatu du EAJk

Indarrean dagoen araudiari jarraiki udalak osoko bilkurak hiru hilean behin egingo zirela onartu zuen arren, 2026ko lehenengo bi ohiko osoko bilkurak ez direla egin salatu dute jeltzaleek. Bileren deialdi erregularra bermatzeko eskatu diote SKBren udal gobernu taldeari.

Gehiago