UEMA

'Esnatu' ekimena aurkeztu du Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak hamazortzi eragilerekin batera aurkeztu du ‘Esnatu’ dinamika, eta eragileek konpromiso zehatzak hartu dituzte.

Gernika RT, helburu nagusia beteta, baina datorrenarentzako anbizioz

Pasek Belenosen aurka 42 eta 29 irabazita, liga jardunaldi bi geratzen zaizkio Gernika Rugby Taldeari. Sailkapeneko lidergoari eustea eta play-offak etxean jokatzea dute helburu basurdeek. Domekan [apirilak 19] Club de Rugby Sant Cugaten kontra jokatuko dute.

Errepublikarren memoria, gernikarren memoria "publiko eta kolektiboaren" baitan

Gaur (apirilak 14) 95 urte betetzen dira II. Errepublikaren aldarrikapenetik, eta hori gogoratzeko lore eskaintza egin dute Pipergorri Kultur Elkartekoek. Etzirako (apirilak 16) berbaldi edo solasaldia prestatu dute, bonbardaketen eraginean sakontzeko eta Durangoko bonbardaketari buruzko informazioa herritarren eskura jartzeko.

Unax Pollock eta Luken Soria Europako Taekwondo Txapelketan ariko dira egunotan

TAE Gernikako Unax Pollock eta Luken Soria Espainiako Taekwondo ITFko Selekzioagaz ariko dira gaurtik (martitzena) aurrera, Mariborren (Slovenia), Europako Txapelketan.

Behargintzak aurreikusitakoa baino %46 baliabide gehiago kudeatu ditu 2025ean

Bermeoko Udalak Behargintzaren 2025eko balantzea aurkeztu du, baliabideak erakartzeko eta tokiko garapenean eragin zuzena izateko duen "gaitasun handia" nabarmenduta. 2026a Behargintzarentzat "etapa berri baten hasiera" izango dela iragarri dute.

greba dinamika

Udal langileen sektorean greba dinamika hasiko dute

Apirilaren 23an, 11:00etatik 13:00etara bitartean lanuzteak egingo dituzte, eta maiatzaren 14rako eta ekainaren 4rako egun osoko greba egunak iragarri dituzte.

Indarkeria matxisten aurrean jarduteko protokoloa onartu du Eako Udalak

Eako Udalak sustatuta, Bedarona, Ea eta Natxituko Andrak talde feministak sortutako protokoloak indarkeria matxista kasuen aurrean jarraitu beharreko pausoak finkatu eta azaltzen ditu. Erasoei Erantzuteko Mahaia (EEKM) osatu dute.

Emakumeen Munduak kongresuan parte hartzeko izena eman daiteke

Emakumeen Munduak kongresua akademiako eta gizarte-aktibismoko emakumeak biltzen dituen nazioarteko eta jakintza alor desberdinen arteko topaketa da, eta bertan egon gura dutenek maiatzaren 11ra bitarteko epea dute hori egiteko. 200 proposamen baino gehiago jaso dituzte topaketarako, eta dagoeneko beraien etorrera baieztatu dute Colectiva Volcanicas talde feministak eta Zimbabwe Young Women's for Peacebuilding taldeak.

erailketa matxista

Inma Ruiz: estreinaldia, min hartuta, eta domina bi

Inma Ruizek bere lehen Europako Txapelketan zilarrezko domina bi lortu ditu. Min hartuta lehiatu arren, txapelketa "bikaina" biribildu du 800 eta 1.500 metroko lasterketetan.

Gehiago