Bizkaibusen zerbitzua berritzeko aurreproiektuari alegazioak aurkeztu dizkio Eako Udalak

Zerbitzuaren kalitatea bermatzeko, herritarrak alegazioak aurkeztera animatu ditu Eako Udalak.

Udalak alegazioak aurkeztu dizkio aldundiak proposatutako Bizkaibus zerbitzuaren aurreproiektuari

Lau autobus-lineari aurkeztu dizkie alegazioak Bermeo Udalak, "ibilbideen optimizazioa eta loturen hobekuntza" helburu dituzten proposamenak eginez.

hezkuntza

Bermeoko Nautika Eskolak jasoko du aurten Hegaluze Saria

Mende erdiko ibilbidean egindako ekarpena aintzatetsiz, Bermeoko Nautika Eskolak maiatzaren 22an, 32. Arrain Azokaren inaugurazio ekitaldian jasoko du 29. Hegaluze Saria.

Eider Fernandezek irabazi du Bizkaiko eskolarteko hirugarren kanporaketa, Muxikan

Atzo (maiatzak 4), jokatu zen Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren hirugarren kanporaketa Muxikan; bederatzi gazte oholtzaratu ziren Ariatzako eskolan eta Eider Fernandez Bermeoko bertsolaria izan zen puntu gehien batu zituena.

Bizkargi

Emakumeena ere bada historia

Bizkargiko frontean zeuden gudarien txamarrak josteagatik kartzelaratu zituzten Miren Enbeita, Gregoria Ajuriagojeaskoa, Ziriaka Uribe, Miren Iza, Margari Euba eta Juana Auzokoa gogoan izan zituzten atzo (maiatzak 3), Bizkargin. Herenegun, gazteek 1937an faxismoaren aurka borrokatu zuten gudariak omendu zituzten.

Ondarroa, Isuntza, Bermeo eta Mundaka, garaile

Ondarroak Bizkaiko Trainerilla Ligako bosgarren eta seigarren estropadak hartu ditu iragan asteburuan. Asteon, Bizkaiko Trainerilla Txapelketa lehiatuko dute, agertoki berean.

Bermeo

Giro ederra, tortilla txapelketako osagai nagusia

Lorategieta auzoko jaiak ospatzen ari da, eta tortilla txapelketan bildu dira goizean bizilagunak. Hamabost tortilla aurkeztu dituzte, eta 12 zenbakiduna izan da onena.

Ea, Elantxobe eta Mundakako portuetan hobekuntza eta segurtasun lanak egiten ari da Jaurlaritza

Uda garaian Ean, Elantxoben eta Mundakan "zerbitzu egokiak eta segurtasuna bermatzeko" helburuagaz obrak egiten ari da Jaurlaritza: Mundakan udako  zaintza langileentzat den espazioaren berrikuntza egiten ari dira; Elantxoben portuaren segurtasuna eta erabilera-baldintzak hobetzera bideratu dituzte lanak; eta Ean sasoiko oinarrizko zerbitzuak jartzea aurreikusi dute.

Elexalde inguruan babes publikoko lehen 10 etxebizitza eraikiko dituzte, eta dagoeneko esleituta daude

Elexalde auzoan eraikiko dituzten 23 etxebizitza barne hartzen dituen proiektu baten lehen 10 etxebizitza babestuak esleitu dituzte; Esleipendunek profil desberdinak dituzte, gehienak eskualdeari lotutakoak, eta gazteen presentzia nabarmena da.

Gehiago