Iker Galartza - Gure Zirkua

"Benetan hunkigarriak diren uneak bizi dira Gure Zirkuan"

Bost urte eta gero, Busturialdean dago berriz Gure Zirkua. Uztailaren 3a bitartean Bermeon egongo dira, eta Lekeition emango diote bederatzigarren denboraldiari jarraipena gero. Ikuskizunaren nondik norakoak azaldu ditu Iker Galartza zirkuaren arduradunak.

Emakumeen begiradatik eraikitako memoria kolektiboa bistaraziko dute

Bermeoko emakumeen memoria bizia proiektuaren aurkezpena egingo du udalak etzi [ekaiank 26], 22:30etik aurrera. Memoria ibilbidea eta 'Urdin urdiñe' ikus entzunezkoaren proiekzioa egingo dituzte.

Aixerrotatik kaltzadara, Igoera Herrikoien Liga, zortzi geltokigaz

Zapatuan [ekainak 27] hasiko dute IV. Igoera Herrikoien Liga, Aixerrotara Igoeragaz. Aurtengo lehiak zortzi hitzordu mantenduko ditu Busturialdea eta Lea-Artibai artean, ekainetik abendura.

arrauna

Bermeo-Urdaibai, liga modurik onenean hasteko ilusioarekin

Eusko Label Liga eta Euskotren Liga Madrilen, Buitrago del Lozoyan hasiko dituzte domekan. Jon Salsamendi Bermeo-Urdaibairen entrenatzailearen hitzetan, entrenamenduetako “sentsazio onak” ligan erakutsi behar dituzte, eta aurreko urtean baino errendimendu hobea eta abiadura hobea izatea bilatzen dute.

"Udalean dauden arazo estrukturaletarako plan integral bat beharrezkoa da"

Gernika-Lumoko udal langileek urteak daramatzate negoziazio mahaia aktibatzeko eskatzen, eta «etsipena, nekea eta mina» sentitzen dute udal arduradun politikoen jarreragatik. LAB sindikatuko ordezkariek esan dute «harro» daudela langileen erantzunagaz eta «oso prest» aldaketarik ez bada mobilizatzen segitzeko.

Erredakzioa

Errepide ertz idorrenean hazten den lorearen pare

Bost urteren ostean, Silvia Perez Cruz Gernikan oholtzara igoko da berriz. ‘Oral_Abissal’ bere azken lanaren lauko formatudun aurkezpena izango da VI. Haziberri Festibalaren gailurra. Palafrugelleko musikariak Gari&Mandanbera eta Esanezin taldeak izango ditu bidaide Europako Herrien Parkean.

Gaztelugatxeren balio natural, historiko eta kulturala ezagutzeko ate berria

Gaztelugatxe Zentroa inauguratu dute gaur [ekainak 23] Bermeoko Alde Zaharrean. Gaztelugatxeren balioa ezagutu eta turismo arduratsuaren aldeko kontzientzia pizteko interpretazio zentroa Next Generation UE funtsaren bidez finantzatu da, 2.270.000 euroko diru laguntzagaz.

Gernika-Lumoko 46 babesleku klimatikoak seinaleztatu ditu udalak

Babesleku Klimatikoen Sarea ezartzeko lanak amaitu ditu Gernika-Lumoko Udalak, gune horien seinaleztapenagaz. Helburua da edonork hurbileko espazioa izatea tenperatura altuetatik babesteko, batez ere egunaren erdiko orduetan eta beroak eragindako alerta egoeretan.

Lilibertso

Argi Baltza sariketaren finala jokatuko dute zapatuan, Muxikan

Eñaut Martikorenak lortu ditu puntu gehien azkenenego kanporaketan.

Kandelaria jaietako tostada onenak, Rosa Mari Ortuzarrenak

Ohiko ahizko tostada txapelketagaz agurtu dituzte Demiku auzoko jaiak bermeotarrek. Rosa Mari Ortuzarren tostadak izan ziren gozoenak, eta Arantza Otazuak eta Unai Cimavillak osatu dute podiuma.

Umore beltza, traje batean sartuta

Traje baten inguruan sortzen diren harreman pertsonalak hizpide dituen antzezlana eskainiko dute bihar, Lizeoan: ‘Trajea’.

Eduki babestua
Publireportajea

60 urte, herritik eta herritarrekin hezten

Eleizalde Ikastolak 60 urte beteko ditu aurten. Milaka dira bertatik igaro diren herritarrak, eta orain arteko bidea omendu eta aurrera begira jarraitzeko, ikastolako garai ezberdinak ezagutu dituzten belaunaldiak batu gura dituzte.

Tabernen Mozorro Txapelketan izena eman daiteke

Aratuste martitzenerako [otsailak 17] Tabernen Mozorro Txapelketa antolatu du Bermeoko Udalak, eta establezimenduek otsailaren 13ra arte [barikua] dute izena emateko aukera, Kultura eta Hezkuntza Sailaren bitartez.

Arrantza-sektorearen jasangarritasuna tokiko komunitateari helarazteko dibulgazio astea antolatu dute

BTWCek, Marine Stewardshil Councilekin (MSC) eta Jaurlaritzarekin lankidetzan, arrantza jasangarriaren inguruko prestakuntza eta dibulgazio astea antolatu du, eta bihar arte [otsailak 5] 'MSC ziurtapenerantz lanean', 2. mailako prestakuntza-ikastaroan eskainiko dute, Bermeoko Portuen Bulegoan.

Goizalde Gezuragak irabazi du urtarrileko Ezetz Jakin

Euskara sustatzea helburu daukan Ezetz Jakin lehiaketan 107 lagunek parte hartu dute urtarrilean, eta, horien artean Goizalde Gezuragak jaso du saria. Dagoeneko martxan dago otsaileko galdetegia.

Eduki babestua
Hezkuntza

Sarea ehuntzen, publikoa indartzen

Bederatzi herri. Hamahiru guraso elkarte. Hogeitabost eskola. Horiek guztiek osatzen dute ‘Danon Eskola Publikoa’ sarea. Guraso elkarteek egindako lanari esker garatu den proiektua da, eta "hezkuntza publikoa indartu" nahi du.

Bermeoko Gizarte eta Kultura etxea

Euskararen jatorria eta erabilera, hizpide

Javier Goitia eta Jon Goitia ikerlari bermeotarrek 'Euskararen Jatorria' berbaldia eskainiko dute etzi [otsailak 5], 19:00etan, Gizarte eta Kultura Etxean.

Besalde elkarteak Oporrak Bakean programarekin bat egin du

Oporrak Bakean programagaz bat egin eta harrera familia izan nahi dutenek otsailaren 10era arte [martitzena] dute izena emateko aukera.

Maite Ibarluzearenak izan dira tostada gozoenak Busturian

San Blas eguneko ospakizunetan bildu ziren atzo (otsailak 1) busturiarrak, eta Maite Ibarluzearenak izan ziren gozoenak.

Gehiago