
Herritarrek iritziak partekatzeko eta proposamenak egiteko asmoz, saio irekia egingo dute urriaren 15ean, eta galdetegia ere zabaldu du Gautegiz Arteagako Udalak.

Zortzi saio prestatu dituzte Bizkaiko zortzi herritan, bertsolari gazteek Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalistegaz jarduteko. Lea-Artibain Markina-Xemeinen eguenean [urriak 8] egingo da lehenengo bi saioetako bat eta Busturialdean Bermeok hartuko du urriaren 22ko saioetako bat.

Mendatako Cross Country Lasterketak 64 motozale elkartu ditu bere estreinaldian. Mikel Armas Perez izan da sailkapen nagusiko garailea; emakumezkoena Sandra Gomez Canterok jaso du; gazteena, Gernika Off-Roadeko kide Oier Santiso Aramaiok; beteranoena, David Kanibe Aretxagak; senior mailakoa, Armas berak.

2026 eta 2027an kiroldegia "handitzeko eta hobetzeko" proiektua planifikatzea eta udal-kirolean inbertsio handiagoa egitea eskatu dio alderdi jeltzaleak udal gobernuari. Guztiontzako Herriaren kontrako bozkekin eta EH Bilduren abstentzioagaz mozioak ez du aurrera egin.

Aste honetan egingo duten lehenengo saioa, eta aholkularitza teknikoa eskainiko dute.

Besteak beste, Bermeon eta Gernika-Lumon elkarretaratzeak egin zituzten atzo, Ernaik deituta. Mobilizazioak azken asteetan etxebizitza duinaren alde sortutako "olatu herritarraren" barruan kokatu ditu gazte erakundeak.

Jon Koldo Bikandi ganadutegia seigarren aldiz gailendu da Urriko Lehen Asteleheneko Pireinaika Arrazako Lehiaketan. 102 abelburu bildu ditu ganadu txapelketaren 39. aldiak.

Inversus Gernika Bizkaiak Emakumezkoen Endesa Ligako lehen jardunaldia 80 eta 84 irabazi du, Celta Femxa Zorkaren aurka. Bigarren jardunaldia eguaztenean [urriak 7] jokatuko dute, Malosten, Casademont Zaragozaren aurka, 20:00etan hasita. Domekan [urriak 11], Perfumerias Avenidaren kantxan jokatuko dute hirugarren jardunaldia, 11:00etatik aurrera.

Urriko Azkenengo Astelehenean hasiko dute Eusko Label Winter Series, eta osatu dituzte bikoteak. Xabier Barandikak Thibault Basquegaz jokatuko du oraingoan ere, eta Unai Lekerikabeaskoak, berriz, Ekaitz Mendizabal Goixerri mutrikuarragaz.