
Gernikan gazteek kudeatutako gaztetxea "beharrezkoa" dela aldarrikatu du Egurre Gazte Asanbladak, berreskuratu zutenetik urtebete igaro denean.

Aixerrotape Zikloturista Elkarteak emakume txirrindularien lehen irteera antolatu du domekarako [apirilak 26]. 09:00retan jarri dute hitzordua, Merkurion.

Apirilaren 26an eta maiatzaren 3an nahiz 10ean lehiatuko dute Ajangizko XII. Esku Pilota Txapelketa. Beste behin "harrobia eta goi mailako partiduak" uztartuko ditu lehiaketa herrikoiak, Euskal Herri osoko pilotarien parte hartzeagaz.

Urdaibaiko 40 eragile inguru elkartu ziren atzo [apirilak 21] Gernika-Lumon, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak antolatutako Basque Segurtasun Foroaren 24. bileran.

Datozen asteotan hasiko dituzte Elantxobeko portuko ainguratze gunearen konponketa lanak, eta uztailaren hasierarako amaituta egotea aurreikusi dute.

Memoria ariketa xume bezain beharrezkoa egiten ari da Herrijeri Emon Arnasa Kultura Taldea. Emakumeen Egunaren harira, Bedarona, Ea eta Natxituko Andrak talde feministarekin elkarlanean egin zuten lanketa. Asteburu honetan, berriz, gehiago sakonduko dute, hitzaldi, berbaldi eta erakusketaren bidez.

Muxikako herri eta auzoen arteko bidegorriak eta mugikortasun jasangarriaren aldeko pausoak eskatzeko asmoz, auzotar talde batek martxak deitu ditu hurrengo domeketarako. Domeka honetan (apirilak 26) hasi eta maiatzaren 31ra arteko domeka guztietan, 11:30ean bilduko dira Kurtzeroko bidegurutzean, martxak egiteko.