Eskualdeko ordezkariak Basque Segurtasun Foroan batu dira
Urdaibaiko 40 eragile inguru elkartu ziren atzo [apirilak 21] Gernika-Lumon, Euskao Jaurlaritzako Segurtasun Sailak antolatutako Basque Segurtasun Foroaren 24. bileran.
Argazkia: Irekia Urdaibaiko 40 bat eragile instituzional, sozial eta ekonomiko elkartu ziren atzo arratsaldean [apirilak 21] Gernika-Lumoko Kultur-Etxean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak antolatutako Basque Segurtasun Foroaren 24. bileran.
Eskualde bakoitzeko segurtasunaren egoera aztertzeko eta epe ertain eta luzera begirako erronkei buruz hausnartzeko lankidetza-gunea sortzea helburu duen foroan eskualdeko hogei udalerrietako ordezkarariek parte hartu dute. Bingen Zupiria Segurtasun sailburua ere bileran izan zen, Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariekin batera. Horiez gain, ertzainek eta udaltzaingoek, babes zibilak, suhiltzaileek, Osakidetzak, denda eta ostalaritza elkarteek, ikastetxeek, jubilatuek eta kirol-klubek ere ordezkaritza izan zuten segurtasun foroan.

Argazkia: Irekia
Basque Segurtasun Foroa segurtasunari buruzko diagnostiko partekatua “ikuspegi integral batetik” eraikitzeko parte hartze prozesua da. Horregatik, atzoko bilera Busturialdeko diagnostiko eta proposamenak jasotzeko baliatu zuten. Administrazioen eta inplikatutako eragileen arteko “lankidetza indartzera” bideratutako batzarra izan zen, gaurko eta etorkizuneko segurtasun erronken aurrean “erantzun bateratua hobetzeko” helburuagaz, hala nola, larrialdien kudeaketa, klima aldaketaren eragina, emakumeen aurkako indarkeria, herritarren segurtasuna, ziberdelikuentzia, trafikoa edota droga kontsumoa.
Segurtasun Sailaren foroarn hurrengo bilera apirilaren 29an egingo dute, eta Bizkaia mailakoa izango da.