
Dispositibo berezi bat koordinatuko dute Gaztelugatxen, eguzki-eklipseagatik
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bakioko eta Bermeoko udalek koordinatu dute dispositiboa, pertsonen segurtasuna bermatzeko, natura ingurunea babesteko eta sarbideen eta mugikortasunaren kudeaketa errazteko. Abuztuaren 12 arratsaldean sarbide guztiak itxita egongo dira.

Bilboko pregoilari izatea, "ohorea eta pribilegioa"
Onintza Enbeitarentzat bere ibilbideari egindako aitortza da Bilboko jaietako pregoilari izatea. «Uste dut hau dela bertsolari moduan sekula jaso dudan maitasun erakustaldirik handiena», esan du Bilboko udaletxean egindako agerraldian.

Iaz baino emakume gehiagok salatu dituzte tratu txarrak bikote edo bikote ohiarengandik
Emakundek jakinarazi duenez, Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban 2.187 emakumek salatu dute tratu txarrak jasan dituztela bikotekidearen edo bikotekide ohiaren partetik. Joan den urtekoagaz alderatuta, %7 handiagoa da datua.

Laidak erabiltzaile kopurua bikoiztu du hondartza denboraldiaren lehen erdian
Bizkaiko hareatzetara joan direnen kopurua %1,4 hazi da iaztik; sorospen zerbitzuak 1.500 esku hartze baino gehiago egin ditu, eta lagundutako bainuan 2.600 zerbitzu baino gehiago egin dira.

Funtsezkoak ez diren jardueretarako ur kontsumoa mugatzea gomendatu du Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak
Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ea, Elantxobe, Gernika-Lumo, Forua, Gautegiz Arteaga, Ibarrangelu, Kortezubi, Mendata, Mundaka, Murueta, Muxika eta Sukarrietako biztanleei ura zentzuz erabiltzeko eskatu die erakundeak, azken asteetako tenperatura altuen eta euri eskasiaren ondorioz, ibilguek ur maila baxua daukatelako.

Helmuga behin betiko konponbidea izan dadin
Sarek eta Etxerate-k deituta, ehunka herritar mobilizatu dira hondartzetako abuztuko urteroko hitzorduan. Azkena izateko desioa adierazi dute.

Aurreakordioa lortu dute Bizkaiko Arrain Kontserba eta Gazituen sektorean
LAB, UGT eta CCOOk aurreakordioa sinatu dute CEBEK patronalagaz. Hitzarmena bost urtez egongo da indarrean (2025/29). ELAk uste du akordioa ez dela nahikoa.

Mihise erraldoi bihurtuko da Gernika-Lumo uztailaren 26an
Arteskolaren ekimenez eta Kultur Etxearen laguntzagaz, Luis Iriondo V. Aire Zabaleko Margo Lehiaketa egingo da. Artistek udalerriko paisaiak, ondarea eta egunerokotasuna jasoko dituzte margolanetan.

Kudeaketa Aurreratuaren diploma jaso du Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzak
Eusko Jaurlaritzak Kudeaketa Aurreratuaren Sariak banatu zituen atzo arratsaldean Gasteizen, praktika aurreratuak dituzten enpresei aitortza egiteko.

Irudi lehiaketa abiatu du HITZAk
Gaia URA izango da, eta irudiak Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko adierazgarri izan behar du.

Goi mailako arraunak Ondarroan eta Hondarribian dauzka hitzorduak
12. jardunaldiaren atarian, Bermeo-Urdaibai hirugarrena da EuskoLabel ligako sailkapen orokorrean. Zierbena bigarren sailkatua 5 puntura dauka.

Euskotrenek gaueko trenen zerbitzua eskainiko du Gernika-Lumoko jaietan
Abuztuaren 14tik 15erako eta 15etik 16rako gauetan, tren bereziak ibiliko dira E4 linean, Amorebieta eta Bermeo artean. Eta abuztuaren 16tik 17rako gauean, Gernika-Bermeo tartean, bi noranzkoetan ariko da zerbitzu berezia.

Munduko folklorea eta euskal dantza tradizionala eskutik datoz
Bermeok 38. Nazioarteko Folklore Jaialdia hartuko du abuztuaren 8an, zapatua, 20:30etik aurrera. Aurten ere aire zabalean ariko dira dantzariak, Lamera agertoki dela.

Eguzki-eklipsea segurtasunez behatzeko jarraibideak eman dituzte
Euskal Herria eklipsearen lekuko izango dugu 2026ko abuztuaren 12 ilunabarrean. Segurtasunez behatzeko, beharrezkoa da horretarako berariaz diseinatutako betaurrekoak janztea.

Irrintzi Alaik urteurren ekitaldi berezia dakar
50 urteko ibilbidean taldeak eman duena aterako dute Altamiran bihar. 2 ordu inguruko ekitaldi polita izango da

Zabalik dago Boga! mendi martxan parte hartzeko izen ematea
Apirilaren 23an egingo da martxa. Ondarroa-Ondarroa Euskal Herriko iraupen ibilaldien zirkuiturako baliagarria da. Hiru ibilbide egongo dira aukeran: luzea, motza eta txikiaApirilaren 23an egingo da aurten Boga! mendi martxa, Ondarroa-Ondarroa ibilbide...
