Euskotrenek gaueko trenen zerbitzua eskainiko du Gernika-Lumoko jaietan
Abuztuaren 14tik 15erako eta 15etik 16rako gauetan, tren bereziak ibiliko dira E4 linean, Amorebieta eta Bermeo artean. Eta abuztuaren 16tik 17rako gauean, Gernika-Bermeo tartean, bi noranzkoetan ariko da zerbitzu berezia.
Euskotren Gernika-Lumoko jaiez gozatzeko garraio aukera erosoa errazteko asmoz, Euskotrenek gaueko trenen zerbitzu berezia eskainiko du. Abuztuaren 14tik 15erako eta 15etik 16rako gauetan, tren bereziak ibiliko dira E4 linean, Amorebieta eta Bermeo artean. Gainera, abuztuaren 16tik 17rako gauean, Gernika-Bermeo tartean, bi noranzkoetan ariko da zerbitzu berezia.
Euskotrenek ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die trenez joan behar dutenei, bai APP ofizialean, bai webgunearen bilatzailean.
Informazio gehiagorako, erabiltzaileak Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietara joan daitezke edo, nahi izanez gero, 94-433 33 33 telefono zenbakira deitu dezakete.