Goi mailako arraunak Ondarroan eta Hondarribian dauzka hitzorduak
12. jardunaldiaren atarian, Bermeo-Urdaibai hirugarrena da EuskoLabel ligako sailkapen orokorrean. Zierbena bigarren sailkatua 5 puntura dauka.
Bandera astintzen, Bizkaiko Traineru Txapelkan.Bermeo Arraun Argazkiak Arraunari lotutako beste asteburu zirraragarri bat hartuko du bihar [abuztuak 8] Ondarroako badiak. 12. jardunaldian, EuskoTren ligako VI. Ondarroako Bandera – Cikautxo Sari Nagusia eta EuskoLabel ligako 42. Ondarroako Bandera – Cikautxo Sari Nagusia egongo dira jokoan, 17:25etik eta 18:21etik aurrera, hurrenez hurren.
EuskoLabel Ligari dagokionez, Santurtzi, San Juan, Chapela eta Ares ariko dira lehen txandan, Hondarribia, Donostiarra, Ondarroa eta Lekittarra bigarrenean eta Orio, Zierbena, Bermeo Urdaibai eta Getaria lehenengoan. Estropada eremuak 3 itsas milia edukiko ditu, 5.556 metro. Linean jokatuko da.
Orio aurtengo liderrak poltsikoratu zuen iaz 41. Ondarroako Bandera. Eremuko errekorra Zierbenak dauka. 2021 urtean 19.34,54an gelditu zuen kronoa.
Domekan, berriz, Hondarribiako estropada eremuan ariko dira zein baino zein gehiago. Emakumeen Balfego Bandera eta Hondarribiko 39. Bandera egongo dira jokoan. Sailkapenari erreparatuta, Orio liderrak 121 puntu ditu, Zierbenak 103, Bermeo-Urdaibaik 98 eta Getaria laugarrenak 96.