Zoritxarrez, baina, hori ez da urtetik urtera gehitzen ari den indarkeria bakarra: 619 emakumek salatu dute familia nukleo barruan indarkeria jasan dutela urteko lehenengo hilabeteetan. 2025ean baino %12,5 gehiago da hori, iazko urtean 550 salaketa jarri zituzten eta. Sexu askatasunaren kontrako delituengatik, bestalde, 363 salaketa ere iritsi dira Emakundera, iaz baino %3,7 gutxiago.
Datu horiek guztiak kontuan izanda, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako 3.169 emakumek jasan dute, gutxienez, hiru indarkeria mota horietatik bat.