Eguzki-eklipsea ikusteko betaurrekoak erreserbatu daitezke Ekoetxea Urdaibain
Abuztuaren 12an eguzki-eklipsea segurtasunez ikusi ahal izateko asmoz, Ekoetxea Sareak eklipsea ikusteko betaurrekoak doan erreserbatzeko aukera zabaldu du. “Euskadik zerura begiratuko du aparteko ikuskizun baten lekuko izateko; Iberiar penintsulan mende batetik gora igaro ondoren ikusiko den lehen eguzki-eklipse osoa izango da. Eklipsea segurtasunez ikusteko, Ekoetxea Sarean erraztasunak eman nahi ditugu, eta horretarako, eguzkia behatzeko betaurreko bereziak jarri ditugu herritarren eskura”, adierazi dute sarearen arduradunek.
Ilunabarrean izango da eguzki-eklipsea; 19:30ak aldera hasiko da, eta 20:30ak inguruan iritsiko da unerik gorenera.
Sarearen webgunean ipini duten formularioa beteta bideratu behar da erreserba. Gehienez hamar betaurreko erreserbatu daitezke aldi berean, eta erreserba egitean betaurrekoak zein zentrotan (Ekoetxea Urdaibai, Ekoetxea Meatzaldea, Ekoetxea Azpeitia, Ekoetxea Txingudi edo Ekoetxea Añana-Sobron) jaso nahi diren zehaztu behar da.