‘Ez ginen atzera egiteko jaio. Faxismoaren aurka, feminismoa’ lelopean kaleak hartzeko deia egin du Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Busturialdeko txoko guztietan ere aldarriz beteko dituzte kaleak.


Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako kartel txapelketara aurkeztu dituzten 11 kartelen artean Iker Bengoetxea bermeotarraren kartela aukeratu dute aurtengo jaiak iragartzeko. Jai batzordeko kideek eta artearen munduan mugitzen diren zenbait lagunek os...


Emakumezkoen bigarren mailan mantentzeko helburua bete ostean, Gernika KESBeko arduradunak 2012-2013 denboraldiko taldea prestatzen hasi dira. Zentzu horretan, Yaiza Lazaro bilbotarra fitxatu du Gernika-Lumoko saskibaloi taldeak. Bilbotarrak 190 zentimetro dauzka altueran, eta barruko jokoan lagun dezan ekarri dute Gernika-Lumora. Gernika KESBetik jakinarazi dutenez, Lazaro taldeko jokalaririk altuena izango da. 2011-2012 denboraldian jokalari garaiak defendatzerakoan arazoak izan dituztela eta, Lazaro “fitxaketa garrantzitsua” izango dela deritzote taldeko arduradunek. Hala, barruko jokoagaz “joan den denboraldian baino gutxiago” sufritzea espero dute.

Bermeoko Eusko Alderdi Jeltzaleko (EAJ) udal taldeak Bilduk Bermeoko Udalean agertzen duen jokabide «diktatoriala eta autoritarioa» salatu du. Adierazpen horiek egin dituzte azken osoko bilkurako gai ordenan zeuden zenbait gai onartu zituztelako «aurretiaz inongo batzorde informatiboetan tratatu, aztertu eta eztabaidatu barik», adierazi dute EAJko zinegotziek. Horregatik, Bermeoko EAJk «iraingarri» ikusten du Bilduren jokabidea. Gernika-Markina Lurralde Zatikako Planari (LZP) eta Bizkaibus zerbitzua berrantolatzeko planari aurkeztutako alegazioi buruz mintzatu da EAJko udal taldea. «Gure harridura handiagoa izan da Udal Gobernu Taldeak alegazio horiek udalak martxan duen Bermeo Erabaki prozesu parte hartzailean tratatuak eta aztertuak izan direla erantzun digutenean», esan dute. Parte hartze prozesuaren alde EAJko zinegotziek argi utzi gura izan dute udal taldea parte hartze prozesuaren alde dagoela, baina Bilduk «ezin duela batzorde informatiboetan emoten den eztabaida politikoa saihestu beste foro batzuetara eroanda». Xabier Legarretak adierazi legez, «Udalean horrelako gauza bat gertatzen den lehen aldia da, izan be, orain arte gai guztiak aurretiaz landu izan dira batzordeetan». Gogorarazi dutenez, «ia 4.000 bermeotar ordezkatzen dute», eta horien esanetan, «behin eta barriz gertatzen ari den moduan, Bilduk gutxiezteko ahalegina egin du Udalean gure lana aurrera eroateko aukerak murriztuta». Udal taldea osatzen duten EAJko zinegotziek «udalean dagokien lana egiteko ahaleginetan jarraituko dutela» diote, «beti erantzukizunetik [...]


Palestina Euskal Herria Sareak Jose Mari Gorroño Gernika-Lumoko alkatearen jarrera ulertezina dela salatu dute. Jakinarazi dutenez, alkatea Alor Bar Israelgo Kanpo Arazoetarako Ministerioko zuzendari nagusi izandakoagaz batzeak “harridura eta ha...

Amaiur alderdi politiko abertzaleak Euskal gatazkaren biktima guztiak omendu ditu Gernika-Lumoko Batzar Etxean. Maite Aristegi Amaiurren diputatuak jakinarazi duenez, “hainbeste basakeria eta eskubide urraketaren lekuko izan den herrian batu gara indarkeria mota guztien biktimei errekonozimendua adieraztera”. Azaldu duenez, biktimek merezi duten kalte-ordaina da, eta horrenbestez, Amaiurrek “egia osoaren ezagutza” defendatuko du aurrerantzean be. Aristegik nabarmendu duenez, Amaiurrek argia ikusi zuen lehenengo egunetik, biktima guztiei “atsekaberik sentikorrena” adierazi die alderdiak. Hala, “oroimenean, errekonozimendua eta errespetuan oinarritutako adiskidetzaren alde” lanean jarraitzeko borondatea berretsi du Aristegik. Amaiurreko kideen ustez, “elkarrizketa eta akordioa” dira gatazkaren erabateko konponbidea lortzeko modu bakarra, eta horrenbestez, ekimen demokratikoen eta baketsuen alde pausoak emongo ditu alderdi politikoak. “Indarkeriaren eta mehatxuen kontrako gure konpromisoa adierazten dugu beste behin” esan du Aristegik. Hitzaldi labur baten, Espainaiko Kongresuak antolatutako ekitaldira ez joateko arrazoiak azaldu ditu Aristegik. Alderdiko kideen ustez, ekitaldi horrek ez du aintzat hartzen Euskal Herriak jasan duen sufrimendu guztia. Hala, biktima guztiak onartzen ez dituela eta, Madrilgo (Espainia) ekitaldira ez joatea erabaki dute. “Alderdikeriaz antolatutako ekitaldia da, eta ez du ekarpen positiborik egiten euskal gatazkaren konponbidean” salatu du Aristegik. Aristegik euskarazko testua irakurri ostean, amaiurreko ordezkariek gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez irakurrik zuten adierazpen bera.


Duela sei urte Ereñoko Raid-a lehenengo biderrez antolatu zutenetik gauzak asko aldatu dira. 2007ko lehenengo zaldi lasterketa horretan hamabost zaldizkok parte hartu zuten, baina ordutik, asko hazi da Ereñoko lasterketa, zonaldeko probarik garrantzi...

Bermeoko Udalak Busturialdeko Ur Partzuergoan (BUP) sartzeko eskari formala egitea onartu zuen atzo egindako osoko bilkuran. Eusko Alderdi Jeltzaleko (EAJ) zinegotziek aurkako botoa emon zuten, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak eskaintzen duena be baloratu beharko litzatekeela iritzita. Busturialdeko Ur Partzuergoan sartzeko eskari formala egitearena Bermeoko Udalak emoten duen lehenengo urratsa da, eta hurrengo pausoa partzuergoan sartzeko baldintza ekonomikoak eta teknikoak negoziatzea litzatekeela jakinarazi zuen Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek bai udalbatzarrean zein ostean emondako prentsaurrekoan. Hirugarren pausoa BUPen kontseilu orokorrak Bermeoko Udalaren sarrera onartzea litzateke, eta laugarrena eta azkena osoko bilkuran sarrera onartzea. Datorren urtean Lamiarango araztegia martxan hastea dago aurreikusita. Horregatik, Bidegurenen ustez, «partzuergo batean egotearen beharra egongo da, udalak ezingo baitio aurre egin uraren ziklo osoaren kudeaketari». «Aukerarik logikoena» «Busturialdean gaudenez, eskualdeko gainerako herrien modura, partzuergo honetan egotea aukerarik logikoena dela uste dugu», nabarmendu zuen alkateak, nahiz eta Bilbao Bizkaiarena be aztertu duten esan. «Prezio garestiak medio», BUPekin 2010. urtean sinatutako akordioa bertan behera utzi zuen iazko abenduan udalak, nahiz eta hurrengo sei hilabeteetan horrekin jarraitu behar izan duten – hil honetan amaitzen da–. «Ez geunden prest neurriz kanpoko prezio horiek onartzeko». Gainera, nahiz eta prezio horiek negoziatu zituzten, Bermeokoak Busturialdeko garestienak direla aipatu du alkateak. Bidegurenek azaldu legez, «BUPen [...]