Bilduren jokabide «autoritarioa» salatu du EAJk
Bermeoko Eusko Alderdi Jeltzaleko (EAJ) udal taldeak Bilduk Bermeoko Udalean agertzen duen jokabide «diktatoriala eta autoritarioa» salatu du. Adierazpen horiek egin dituzte azken osoko bilkurako gai ordenan zeuden zenbait gai onartu zituztelako «aurretiaz inongo batzorde informatiboetan tratatu, aztertu eta eztabaidatu barik», adierazi dute EAJko zinegotziek. Horregatik, Bermeoko EAJk «iraingarri» ikusten du Bilduren jokabidea. Gernika-Markina Lurralde Zatikako Planari (LZP) eta Bizkaibus zerbitzua berrantolatzeko planari aurkeztutako alegazioi buruz mintzatu da EAJko udal taldea. «Gure harridura handiagoa izan da Udal Gobernu Taldeak alegazio horiek udalak martxan duen Bermeo Erabaki prozesu parte hartzailean tratatuak eta aztertuak izan direla erantzun digutenean», esan dute. Parte hartze prozesuaren alde EAJko zinegotziek argi utzi gura izan dute udal taldea parte hartze prozesuaren alde dagoela, baina Bilduk «ezin duela batzorde informatiboetan emoten den eztabaida politikoa saihestu beste foro batzuetara eroanda». Xabier Legarretak adierazi legez, «Udalean horrelako gauza bat gertatzen den lehen aldia da, izan be, orain arte gai guztiak aurretiaz landu izan dira batzordeetan». Gogorarazi dutenez, «ia 4.000 bermeotar ordezkatzen dute», eta horien esanetan, «behin eta barriz gertatzen ari den moduan, Bilduk gutxiezteko ahalegina egin du Udalean gure lana aurrera eroateko aukerak murriztuta». Udal taldea osatzen duten EAJko zinegotziek «udalean dagokien lana egiteko ahaleginetan jarraituko dutela» diote, «beti erantzukizunetik [...]
Bermeoko Eusko Alderdi Jeltzaleko (EAJ) udal taldeak Bilduk Bermeoko Udalean agertzen duen jokabide «diktatoriala eta autoritarioa» salatu du. Adierazpen horiek egin dituzte azken osoko bilkurako gai ordenan zeuden zenbait gai onartu zituztelako «aurretiaz inongo batzorde informatiboetan tratatu, aztertu eta eztabaidatu barik», adierazi dute EAJko zinegotziek. Horregatik, Bermeoko EAJk «iraingarri» ikusten du Bilduren jokabidea.
Gernika-Markina Lurralde Zatikako Planari (LZP) eta Bizkaibus zerbitzua berrantolatzeko planari aurkeztutako alegazioi buruz mintzatu da EAJko udal taldea. «Gure harridura handiagoa izan da Udal Gobernu Taldeak alegazio horiek udalak martxan duen Bermeo Erabaki prozesu parte hartzailean tratatuak eta aztertuak izan direla erantzun digutenean», esan dute.
Parte hartze prozesuaren alde
EAJko zinegotziek argi utzi gura izan dute udal taldea parte hartze prozesuaren alde dagoela, baina Bilduk «ezin duela batzorde informatiboetan emoten den eztabaida politikoa saihestu beste foro batzuetara eroanda». Xabier Legarretak adierazi legez, «Udalean horrelako gauza bat gertatzen den lehen aldia da, izan be, orain arte gai guztiak aurretiaz landu izan dira batzordeetan».
Gogorarazi dutenez, «ia 4.000 bermeotar ordezkatzen dute», eta horien esanetan, «behin eta barriz gertatzen ari den moduan, Bilduk gutxiezteko ahalegina egin du Udalean gure lana aurrera eroateko aukerak murriztuta».
Udal taldea osatzen duten EAJko zinegotziek «udalean dagokien lana egiteko ahaleginetan jarraituko dutela» diote, «beti erantzukizunetik abiatuz».