Arrakastasua izan da Ereñoko VI. Raid-a
Duela sei urte Ereñoko Raid-a lehenengo biderrez antolatu zutenetik gauzak asko aldatu dira. 2007ko lehenengo zaldi lasterketa horretan hamabost zaldizkok parte hartu zuten, baina ordutik, asko hazi da Ereñoko lasterketa, zonaldeko probarik garrantzi...
Duela sei urte Ereñoko Raid-a lehenengo biderrez antolatu zutenetik gauzak asko aldatu dira. 2007ko lehenengo zaldi lasterketa horretan hamabost zaldizkok parte hartu zuten, baina ordutik, asko hazi da Ereñoko lasterketa, zonaldeko probarik garrantzitsuenetako bat bihurtuz. Aurten, esaterako, 40 bat zaldizkok parte hartu dute proban, aurreko urteetako kopuruak gaindituz.
Urdaibai Zaldi Taldeko kideek, halanda be, hazten jarraitu gura dute, eta datorren urteko lasterketaren data “heltzeko gogotsu” daude dagoeneko. Diotenez, 2013an nazioarteko proba antolatzen saiatuko dira, Ereñoko Raid-a “lasterketa garrantzitsu” bat bihurtzea gura baitute. Hala, Ereñoko lasterketaren izen ona zabaltzen jarraituko dute.
Lasterketa arrakastatsua
Aurtengo lasterketari dagokionez, bestalde, Urdaibai Zaldi Taldeko kideak «pozarren» azaldu dira. Jakinarazi dutenez, parte hartzaile gutxik utzi zuten proba bertan behera, eta antolakuntza be primerakoa izan zen.




