200.000 euro bideratuko ditu BFAk Urdaibai Bird Centerren jardueretarako
Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen sailak 200.000 euro bideratuko ditu Urdaibai Bird Center zentroan ingurumen arloko hezkuntza jarduerak egiteko; izan be, Ingurumen sailaren ustez, «estrategikoa» da ingurumen arloko hezkuntza programak ezartzea Urdaibai Bird Center bezalako ekipamenduak erabilita.
Horretarako, Aranzadi Zientzia Elkarteagaz lankidetza hitzarmena sinatu du Bizkaiko Foru Aldundiak jendaurreko arretan, boluntariotzan, prestakuntzan eta dibulgazioan oinarritutako programa abiarazteko.
Besteak beste, Urdaibai Bird Centerreko harrera gunean zentroaren filosofiaren, dinamiken eta bisitatzeko aukeren barri emongo dute. Zentroak boluntarioentzako jarduerak be antolatuko ditu. Halaber, prestakuntza garatzeko ikastaroak emongo dituzte: onitologia hastapenak, eraztun zientifikoak edota gaitze zientifikoak gaitzat hartuta. Bestalde, zientzia dibulgazioaren atalean webgunea osatuko dute; hartara, urte osoko hitzaldi egitaraua prestatuz, dibulgazio izaeradun ekitaldiak antolatuz eta hainbat argitalpen kaleratuz